Nafarroako Bardoak 2018-02-20
Ostiraleko lehenengo saioa Lizarran jokatu zen. Herriko "Lizaharrak" eta "Mirristi Drimtin" taldeko kideak izan ziren kantuan Gure Hizkuntza elkartean. Bisitarientzat izan zen saio honetan jokoan zen puntua. Altsasuko gaztetxean, berriz, 80 lagun elkartu ziren Bardoen saioan. Bailarako "Sakana Zirt" eta Barañaingo "Patioko banda" taldeko kideak izan ziren oholtza gainean eta puntua etxean gelditu zen. Ostiraleko azken saioa "Xirristi Drimtin" eta "Aldatzea komeni" taldeen artekoa izan zen, Iruñean, eta bisitariek haien bigarren puntua eskuratu zuten.
Larunbatean ere izan ziren Bardoak Iruñean. 80 lagunek bete zuten Alde Zaharreko gaztetxeko aretoa, "Topa bardo kopa!" eta "Amortziaren eilobak" taldeen saioa entzuteko. Iruindarrek eskuratu zuten puntua. Garraldan 40 inguru izan ziren Bardoak entzutera bertaratu zirenak. "Pirini Bardó" eta "Unibertsolariak" taldeetako bertsolariak aritu ziren kantuan eta azken hauek eraman zuten saioa. Asteburuko azken saioa Elgorriagan jokatu zuten "Addams familia" eta "Barañetak" taldeek, 60 entzuleren aurrean. Etxekoentzat izan zen jokoan zen puntua.
Martxoaren 2tik aurrera
Bigarren fasean sei saio jokatuko dira martxoaren 2tik 11ra. Saioak non eta noiz izango diren hurrengo egunotan zehaztuko dute taldeek. Bigarren fase honetatik hiru talde sailkatuko dira finalerako. Martxoaren 24an izango da, Lekunberriko Toki Alai sagardotegian.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28