Bizkaiko Bertsozale Elkarteak egin du deialdia 2009-06-16

Bertsolaritza eta Ahozkotasuna proiekturako irakasleak behar dira

Irakasle poltsa osatu behar da. Irakasle hauek hiru alorretan ariko dira datorren ikasturtean: hezkuntza arautuan, bertso eskoletan eta jarduera osagarrietan.
 Bertsolaritza eta Ahozkotasuna proiekturako irakasle poltsa osatu nahian dabil Bizkaiko Bertsozale Elkartea. 2009-2010 ikasturterako beharrei erantzuteko irakasleak behar dira. Irakasle hauek hiru alorretan ariko dira: hezkuntza arautuan, bertso eskoletan eta jarduera osagarrietan.

 Postua lortu ahal izateko ezinbestekoa da lizentziatua edo diplomatua izatea edo unibertsitate ikasketen azken zikloan egotea.

 Honez gain, honako titulu eta esperientziak ere kontutan hartuko dira:

 -Bertsozalea izatea
 -Irakaskuntzan esperientzia edukitzea
 -Koordinazio eta antolaketa lanetarako gaitasuna eta esperientzia
 -Gidabaimena edukitzea

 Aukeratzen direnei formazio ikastaroak eskainiko zaizkie.

 Interesa daukanak curriculum vitaea bidali beharko du Bizkaiko Bertsozale Elkartera. Bi bide dauzka horretarako. Posta arruntez, honako hau da helbidea: Zabale kalea, 9-behea 48 200 Durango. E-posta, berriz, hona bidali beharko litzateke: bizkaia@bertsozale.com.

 Curriculuma bidaltzeko epea 2009ko uztailaren 3an itxiko da. Informazio gehiago nahi duenak hona deitu dezake: 946 81 27 11. 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»