Martxoan Bertsoa 2018-03-01

Martxo bete bertso Urretxun eta Zumarragan

Martxo bete bertso Urretxun eta Zumarragan
Aurten hamaseigarren edizioa beteko du Zumarraga-Urretxuko bertso-eskolak antolatutako zikloak. Taldekako kanporaketa, "Erradikalak gara" emanaldia eta saio musikatua izango dira, besteak beste.

 Gero eta entzute handiagoa duen ekimena da Urretxun eta Zumarragan urtero egiten den Martxoan Bertsoa. Aurtengoan hamaseigarren ediziora iritsi da Zumarraga-Urretxuko bertso-eskolak antolatutako zikloa.

 Taldekako sariketa

 Beharbada taldekako sariketa izango da ekimeneko ekitaldi bereziena. Bertsolariak taldeka aritzen dira kantuan, mozorrotuta askotan. Aurtengoan bi kanporaketa jokatu dira jadanik, eta sei talde aritu dira horietan kantuan. Finala martxoaren 23an jokatuko da, ostiralez, Gaztelekun, gaueko 23:00etan.

 "Erradikalak gara"

 Bestetik, igande honetan "Erradikalak gara" saioa eskainiko dute Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek Gaztelekuan bertan, iluntzeko 19:30ean. Bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituen emanaldia da "Erradikalak gara", eta Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalaria ditu protagonista.

 Bertso musikatuak

 Aurtengo Martxoan Bertsoa zikloa bukatzeko, bertso musikatuak eskainiko dituzte Gaztelekun bertan martxoaren 9an, gaueko 23:00etan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza