13 saio dohainik 2018-03-06

Araban bertso-saioak doan antolatzeko eskaintza publikoa egin du Arabako Bertsozale Elkarteak

Araban bertso-saioak doan antolatzeko eskaintza publikoa egin du Arabako Bertsozale Elkarteak
Arabako Bertsozale Elkarteak 13 bertso-saio dohainik antolatzeko eskaintza publikoa egin du. Eskaintza hau Arabako elkarteei eta kolektiboei zuzenduta dago. Eskaerak martxoaren 15a baino lehen aurkeztu behar dituzte kolektiboek. Bertso-saioa 2018ko udan antolatu behar dute.

Arabako Bertsozale Elkarteak 13 bertso-saio dohainik antolatzeko eskaintza publikoa egin du, Arabako elkarteei eta kolektiboei zuzenduta. Bertso-saioak antolatuz bertsolaritza ezezaguna den tokietara eta kolektiboengana hurbiltzeko helburua du ARABA BERTSOZALE egitasmoak. Gasteiz hiriburua eskaintza honetatik kanpo gelditzen da eta bertso-saioak Araba osoan zehar banatzeko ahalegina egingo du Arabako Bertsozale Elkarteak, hau da, 13 saioak Aiaraldean, Gorbeialdean, Lautadan, Mendialdean, Arabako Errioxan, Trebiñun eta Añanan banatzen saiatuko da.

Helburuak
Araba Bertsozale Egitasmoak hiru helburu nagusi ditu: Bertsolaritza ezezaguna den Arabako tokietara eta kolektiboengana hurbiltzea. Bertso-saioak antolatzeko berezko iniziatiba sortzea. Eta bertso-saioen bitartez euskararen ekosistema elikatzen eta garatzen jarraitzea. Helburu horietarako aurten 7.000 euroko diru ekarpena bideratuko Arabako Bertsozale Elkarteak eskaintza publiko honetara. Bi bertsolariko saioak saioak izango dira eta formato desberdinak izango ditu antolatzaileak aukeran: bertso-bazkari/afariak, bertso-poteoa, bertso pilota... Ekimen honi esker iaz ere 13 saio egin ziren Araba osoan zehar.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza