Nafarroako Bardoak 2018-03-13

Ostiralean Erratzun Addams familia eta Topa Bardo kopa! taldeak izan ziren kantuan. Herriko Zubipunta taberna lepo beteta zegoela jokatu zuten saioa. Parean joan zen saioa, baina, azkenean etxekoek lortu zuten haien bigarren puntua eta, ondorioz, finalerako txartela. Leitzan, etxeko Aldatzea komeni taldeak, Berako Ibardin: Hiru ta lau dira zazpi taldearen bisita jaso zuen. 50 lagun izan ziren gaztetxean saioa segitzen. Hemen ere etxekoek eskuratu zuten jokoan zen puntua. Bi saioak irabazita, Lekunberriko finalean izango dira.
Azkenik, igandean Lesakako Arrano elkartean bigarren faseko azken saioa jokatu zuten Unibertsolariak eta (Larraun da Araitz) Bi dozena taldeek. 50 lagunek segitu zuten saioa bertatik bertara. Lesakarrek irabazi zuten saioa eta finalerako sailkatu, hauek ere bi saioak irabazita.
Finalerako zein ondoko afarirako txartelak dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu