asteartean aurkeztu zuten 2018-03-14

Bertsoa Bizi Gazte ekimenaren II. edizioa abian da Araban

Bertsoa Bizi Gazte ekimenaren II. edizioa abian da Araban
Gazteen euskararen erabilera sustatzea du helburu. Oinarri nagusia da euskarazko sorkuntza ardatz hartuta musika, rapa edo ikus entzunezkoen arteko fusioa lantzea. Hezkuntza arautua eta aisialdi eremua biltzen ditu eta 1.500 gaztetxorengana iritsiko dira ikasturte honetan. Arabako Bertsozale Elkartearen ekimena da, Foru Aldundiak lagunduta.

Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren bigarren edizioa abian da. Egitasmoak gazteen euskararen erabilera sustatzea du helburu eta Arabako Bertsozale Elkarteak abiarazi zuen 2016an. Honetarako oinarri nagusia da euskarazko sorkuntza ardatz hartuta musika, rapa edo ikus entzunezkoen arteko fusioa lantzea. Aste honetan aurkeztu dute egitasmoa Oihane Perea eta Julen Zulaikak, Arabako Bertsozale Elkartetik Igone Martinez de Lunak Arabako Foru Aldundiaren izenean.

Hezkuntza arautuan eta aisialdi eremuan
Egitasmoak bi eragin eremu nagusi ditu, hezkuntza arautua eta aisialdi eremua. Hezkuntzan, Arabako institutuetan (dbh3-4 mailata n batez ere) lau ordutako murgiltze saioak burutzen dira, ondoren ikasleek euren ekoizpenak taularatzen dituzte bertso saio parte hartzaile baten bitartez. 2016-2017 ikasturtean 1.000 gazterengana iritsi zen ekimena lehen saio honekin eta baita Arabako eskualde guztietara iritsi ere.

Aisialdi eremuan berriz, BBG lehiaketaren bidez ikusentzunezko lanak osatu zituzten taldekako euskarazko sormena bultzatu asmoz, izan bertso musikatu moldean, abesti edo rap moldeetan. Behin bideo klip lanak jasota, lehiaketak sare sozialetan bozka bidezko ibilbidea izan zuten eta azkenik Bertsoa Bizi Gazte Eguna antolatu zuten Legution maiatzaren 13an. Bertan, Arabako gazteak bildu eta egun osoko egitaraua osatzeaz gain, sariak banatu, zuzeneko emanaldia egin eta gazteen arteko loturak sustatu asmoz, Arabako gazteen bertso txapelketako finala ere burutu zen.

1.500 gazterengana iristea helburu
Bultzatzaileek 2017-2018 ikasturtean 1.500 gazterengana iristea espero dute murgiltze saioen bidez, iazko institutu guztiak eman diote jarraipena ikasturte honetan eta Aiaraldean zein Arabako Errioxan eremu berrietara iritsi dira. Honetaz gain, bideo klip lehiaketaren bidez partea hartzea handituko dela aurreikusten dute.

Iaz, oso harrera ona
Pasa den urteko Bertsoa Bizi Gazte lehiaketak harrera oso ona izan zuen: 12 talde lan aurkeztu ziren, Gasteiz, Gorbeialdea, Mendialdea, Lautada eta Arabar Errioxako taldeen bidez. Honetaz gain, BBG egunean 100 gazte inguruk parte hartu zuten. Eta udan zehar, 4
asteburu pasa antolatu ziren irabazleekin.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri