Arabako Bertso Kuadrilla artekoa 2018-03-19

Aramaioarrak irabazle Arabako Kuadrilla artekoan

Aramaioarrak irabazle Arabako Kuadrilla artekoan
Kantuan aritu zirenak: Arabako Errioxatik, Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta eta Unai Bengoetxea Txandriotarrak. Aramaioko taldean, Xabi Igoa, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa. Eta Errekaleor Bizirik taldean, Eñaut Otxoa de Eribe, Maddi Sarasua, Sabin Aranburu, Aitor Irastortza eta Peio Ormazabal. Gai jartzen Nieves Del Alamo. Egun osoko festa izan zen Gasteizen. 150 lagun inguru bildu ziren bazkaritan.

Aramaioko Ibabeko Bertaren bilobak taldea nagusitu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoan. Larunbatean jokatu zen finala Gasteizen, egun osoko jaiaren baitan. Eguerditik izan zen bertso protagonista Gasteizko kaleetan. Ondoren,150 lagun inguru bildu ziren bazkaritan eta bazkalostea hasi zen finala, hiru talderen artean: Erreralekor Birizik!, Txandrio eta Ibabeko Bertaran Bilobak.

 


Arabako Errioxako Txandrio taldean honako hauek aritu ziren kantuan: Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta eta Unai Bengoetxea Txandriotarrak. Aramaioko taldean: Xabi Igoa, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa. Eta Errekaleor Bizirik taldean: Eñaut Otxoa de Eribe, Maddi Sarasua, Sabin Aranburu, Aitor Irastortza eta Peio Ormazabal. Gai jartzen Nieves Del Alamo eta epaitzen Mikel Marto, Jon Hidalgo, Josu Olano, Mikel Fernandez de Arroiabe, Ekaitz Elorriaga, Patxi Aizpurua eta Aitor Jimenez.

Agur kolektiboak, ofizioak, kartzelako lanak, sei puntukoa, segidilla, puntuka... lan mota asko egin zituzten bertsolariek. Lanak amaituta, epaileek Aramaioarrak jo zituzten garaile.

300 lagunetik gora, 16 taldeetan
Arabako Bertso Kuadrilla artekoak mugimendu handia eragin du hilabeteotan. Urtarriletik 300 laguneko talde dinamika izan da. Denera, 16 taldek hartu dute parte eta 14 saio jokatu dira.

Finala sareko plazan
Kuadrilla arteko finaleko bertsoak eta finalisten hitzak sareko plazan izango dira astean zehar.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu