Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa 2018-05-10

Martxan da Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa

Martxan da Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa
Gaztetxo, gazte eta helduen kategorietako lanak uztailaren 1aren aurretik bidali beharko dira. Sari-banaketa irailaren 9an izango da. Aurten 27. edizioa bete du sariketak.

 Bertsopaper lehiaketen artean tradizio handiena dutenetako bat da Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa. Argi-Berri Elkarteak Ordiziako Udalaren laguntzaz antolatzen duen ekimenak 27. edizioa beteko du aurten.

 Hiru kategoria

 Ohi bezala, aurten ere hiru kategoria bereizi dituzte antolatzaileek.

 Gaztetxoen mailan ariko dira 13 urte arteko partehartzaileak. Kategoria honetan gutxienez 2 eta gehienez 4 bertsoko sortak aurkeztuko dira, "asko maite zaitut" esaldia gaitzat hartuta. Irabazleak 200 euro jasoko ditu, bigarrenak 100 euro eta hirugarrenak 50 euro.

 Gazteen mailan 14 eta 18 urte arteko partehartzaileak ariko dira. Gutxienez 8 eta gehienez 12 bertsoko sortak aurkeztuko dira kategoria honetan, gai librean. Irabazleak 300 euro jasoko ditu, bigarrenak 200 eta hirugarrenak 100.

 Azkenik, helduen mailan 18 urtetik gorako partehartzaileak ariko dira. Kategoria honetan ere gutxienez 8 eta gehienez 12 bertsoko sortak aurkeztuko dira, gai librean. Irabazleak 500 euroko saria izango du, bigarrenak 400ekoa eta hirugarrenak 300ekoa.

 Uztailaren 1era arte martxan

 Lanak uztailaren 1a baino lehen bidali beharko dira. Bi aukera daude horretarako. Emailez egin nahi izanez gero hauxe da helbidea: aitor-c@aek.eus.

 Bidalketa posta arruntez ere egin daiteke, honako helbide honetan: Argi-Berri Elkartea (Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa). Gipuzkoa kalea 15-behea, 20240 Ordizia.

 Sari-banaketa ekitaldia irailaren 9an egingo da, Ordizian, Euskal Jaien barruan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa