Bertsoa Bizi Gazte Eguna 2018-05-14

Arabako 1.500 gazterengana iritsi da aurten Bertsoa Bizi Gazte

Larunbatean egin zen Legution Bertsoa Bizi Gazte eguna, gazteentzat bertso eta beste sorkutzak uztartzen dituen ekimenaren jaia.

Bertsoa Bizi Gazte ekimenaren jaia ospatu zen Legution larunbatean eta 120 gazte inguru bildu ziren Arabako hainbat eskualdeetatik etorriak. Ekimen honen baitan, gazteek egindako bideo proiekzioa izan zuten lehenbizi, Eskolartekoa ondoren eta festak jarraitu zuen arratsaldean ere. 17 Bideoklip egin dituzte aurten gazteek hainbat gairen bueltan:  estereotipoak, askatasuna, berdintasuna, bullinga, adierazpen askatasuna, sormena....  Iaz baino bideoklip gehiago izan dira eta kaliteatean ere hobekuntza azpimarratu dute antolatzaileek.

Hezkuntza arautuan ere egiten du lan ekimen honek eta aurten 1.500 ikaslerengana iritsi dira Bertsoa bizi Gazte girotze tailerrak, Arabako 20 ikastetxetan, iazko datuak nabarmen gaindituta.

Bideoklip sarituak
Bideoklip lehiaketan lau talde saritu dira eta Irailaren 7 eta 8an Urbasa inguruan sormen eta abentura asteburu pasa eder batez gozatzeko aukera izango dute lan sarituek. Bideoak ikusgai daude Arabako Foru Aldundiaren www.nibanaxarabakoa.eus orrialdean.

Bideoklip onenaren saria. SORMENA, Armenita ikastolako taldeak eskuratu du.
Bideoklip originalenaren saria. MURGIAKO 'Ez ahaztu' eta AMURRIOKO 'Izan libre' taldeek partekatuko dute
Nibanaxarabakoa saria, internet bidez bozka gehien jaso dituena. EZ NAIZ GERATUKO MUTU Gasteizko taldea.
Bideoklip txalotuenaren saria.  TABUAK TAGU  bideoklipak eskuratu du Legutioko kultur etxean.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza