Goizean, 11tatik aurrera, gaztetxoen finala izango da. Arratsaldean, 15:30etan hasita, berriz, gazteena.
Gaur jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko bertsolari txapelketako finala. Altsasuko Burunda pilotalekuan izango da saioa.
Goizeko 11tatik aurrera 14 urtera artekoen finala izango da. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:
-Peru Abarrategi (Araba)
-Allande Etxeberri (Behe Nafarroa)
-Olatz Ipiña (Bizkaia)
-Mikel Iturriotz (Gipuzkoa)
-Mikel Lasarte (Nafarroa)
-Beñat Mendia (Bizkaia)
-Haritz Mujika (Gipuzkoa)
-Ortzi Murua (Lapurdi)
-Beñat Olano (Araba)
-Idoia Saez (Nafarroa)
-Maddi Sarasua (Lapurdi)
-Johaine Sarraillet (Zuberoa)
-Ibai Thornary (Zuberoa)
-Eñaut Zaldunbide (Behe Nafarroa)
Honako hau izango da bertsolariek egin beharreko lana:
-Agurreko bertsoa gai baten inguruan (bi talde egingo dira, beraz bi gai)
-Lau oinak emanda bertso bana
-Binaka, ofizioko gaian, bina bertso zortziko txikian
Behin lan hauek burututa sei bertsolari sailkatuko dira bigarren fasera. Honako ariketa hauek egin beharko dituzte:
-Hitza emanda bertso bana, zortziko handian edo txikian
-Binaka, ofizioko gaian, bina bertso zortziko handian
Gaztetxoen mailako finalaren ondoren bazkaria izango da. Nahi duenak etxetik eraman dezake janadira, bertan eserita bazkaltzeko lekua eta edaria izango baitira. Hala ere, bertako bazkaria nahi dutenek, 10 eurotan izango dute txartela erosgai.
Arratsaldeko 15:30etan izango da gazte mailako finala. Honako hauek izango dira bertsolariak:
-Saioa Alkaiza (Nafarroa)
-Bixente Hirigarai (Behe Nafarroa)
-Xabi Igoa (Araba)
-Maiana Irigoien (Lapurdi)
-Amaia Iturriotz (Gipuzkoa)
-Ane Labaka (Gipuzkoa)
-Mattin Luku (Behe Nafarroa)
-Gilen Negueloua (Zuberoa)
-Pello Ormazabal (Bizkaia)
-Txaber Ormazabal (Bizkaia)
-Josu Sanjurjo (Nafarroa)
-Ander Solozabal (Araba)
-Maddi Ane Txoperena (Lapurdi)
Bertsolariek egin beharreko lana, berriz, honako hau izango da:
-Agur bana modu tradizionalean
-Binaka ofizioka, bina bertso zortziko handian
-Binaka ofizioka, hiruna bertso zortziko txikian
Lan hauek eginda sei bertsolari sailkatuko dira bigarren fasera. Kartzelako izango dute bertan:
-Puntuari erantzun
-Gaia emanda bi bertso, gehienez bost puntuko neurrian
Fernando Anbustegi ariko da aurkezle lanetan. Epaileak, berriz, honako hauek izango dira:
-Xan Alkat (Nafarroa Beherea)
-Mirari Azula (Bizkaia)
-Eneko Bidegain (Lapurdi)
-Ekaitz Elorriaga (Araba)
-Gaizka Sarasola (Nafarroa)
-Bakarne Urreaga (Gipuzkoa)
Hauek izan dira orain arteko irabazleak:
Non 14 urte artekoak 14-18 bitartekoak
1989 Donostia Unai Agirre Jon Maia
1990 Gernika Beñat Gaztelurrutia Jon Maia
1991 Gernika Ibon Ajuria Unai Iturriaga
1992 Gasteiz Nagore Fernandez Unai Iturriaga
1993 Lesaka Joseba Gojenola Igor Elortza
1994 Urruña Ekaitz Goikoetxea Xabier Silveira
1995 Gasteiz Jon Martin Ainhoa Agirreazaldegi
1996 Arrasate Amets Arzallus Leire Bilbao
1997 Mungia Amets Arzallus Ekaitz Goikoetxea
1998 Mungia Ander Lizarralde Ekaitz Goikoetxea
1999 Mungia Beñat Gaztelumendi Fredi Paia
2000 Mungia Beñat Gaztelumendi Sustrai Colina
2001 Mungia Beñat Gaztelumendi Egoitz Eizagirre
2002 Mungia Unai Gaztelumendi Beñat Gaztelumendi
2003 Mungia Hodei Iruretagoiena Beñat Gaztelumendi
2004 Mungia Maddalen Arzallus Beñat Gaztelumendi
2005 Altsasu Mattin Luku Maddalen Arzallus
2006 Altsasu Txomin Elosegi Arrate Illaro
2007 Altsasu Amaia Iturriotz Maddalen Arzallus
2008 Altsasu Maialen Akizu Miren Amuriza