Iraileko izen emateari begira 2018-05-25

Bertso-eskolan hasi nahi?

Bertsotan egitea edo ikastea, hizkuntzarekin jolastea eta lagunarte ederra atsegin dituenarentzat bertso-eskolak aukera bikaina eskaintzen du, eta beste hainbat gaitasun trebatzeko aukera ere bai. Halaxe adierazten dute bertso-eskolatik pasa diren bideo honetako protagonistek: bat-batekotasuna, iruditegia eta argudiaketa lanketa, jendarte interesgarria ezagutzeko aukera...

Zuk ere bertso eskolara hurbildu nahi duzula? Ezagutu zein den hurbilen geratzen zaizun bertso-eskola zure lurraldeko Bertsozale Elkartearekin harremanetan jarrita edota begiratu Xenpelar Dokumentazio Zentroak kudeatutako www.bertso-eskolak.eus datu basean.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza