Xilaba 2018-05-29

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko taldekako Xapelketa egingo dute aurten

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko taldekako Xapelketa egingo dute aurten
Udazkenean egingo dute taldekako ekimena. Gazteen plazaratzea erraztea da asmoa, eta, ahal dela, aurtengo taldekako ekimena datorren urteko bananako txapelketarako bertsolariak erakartzeko baliatzea.

 Gero eta ohikoagoak dira taldekako ekimenak bertsolaritzan. Taldekako txapelketa andana antolatu izan da azken aldian: Bardoak Nafarroan, Kuadrilla Artekoa Araban, Taldekakoa Bizkaian, Herriartekoa Gipuzkoan... Udazkenetik aurrera beste ekimen bat erantsiko zaie lehen aipatutakoei, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarren ere taldekako Xapelketa egingo baita aurten.

 Formatu aldaketa

 Orain dela bi urte jokatu zen azkeneko aldiz Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa. Ordukoan 15 bertsolari aritu ziren lehian eta, behin finala jokatuta, gogoetari ekin zioten antolatzaileek. Bertsolarien oinarria zabaltzeko asmoz erabaki dute formatua aldatzea.

 Gazteen plazaratzea helburu

 Azken urteotan gazte ugarik landu dute bertsolaritza bertso-eskoletan. Gazte horietako asko ez dira banakako txapelketetarako jauzia ematera ausartzen, baina, taldearen babesean, aurtengoan oholtzara erakarri nahi dira. Izen emate epea maiatzaren 31ra arte luzatu da horregatik.

 Bi urte barru banakakoa

 Orain dela bi urteko Xapelketak egin zuen 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusirako Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsolari ordezkariak hautatzeko galbahe-lana. Hemendik bi urteko Xapelketak lan hori ere izango duenez, berriz ere banakako formatura itzuliko da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa 2020an.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu