bertsolaritza bizirik mantentzen laguntzeko helburuz 2018-06-06

Bertsolaritza Kultur Intereseko Ondasun izendatu du Nafarroako Gobernuak

Bertsolaritza Kultur Intereseko Ondasun izendatu du Nafarroako Gobernuak
Foru Gobernuak azpimarratu du Bertsolaritza dela Nafarroako kantu inprobisatuaren adierazpiderik nabarmenena eta hobekien kontserbatu dena. Era berean, nabarmendu ditu bertsolaritzak duen errotzea, komunitatearen babesa, eta transmisioan egiten ari den lana, besteak beste.

Nafarroako Gobernuak Kultur Intereseko Ondasun izendatu du gaur bertsolaritza, ondare materiagabekoaren kategorian. Foru Gobernuak azpimarratu du Bertsolaritza dela Nafarroako kantu inprobisatuaren adierazpiderik nabarmenena eta hobekien kontserbatu dena. Era berean, nabarmendu ditu bertsolaritzak duen errotzea, komunitatearen babesa, eta transmisioan egiten ari den lana, besteak beste. Kultur Intereseko Ondasunaren izendapenak bertsolaritza bizirik mantentzen lagundu nahi du, kontrolatutako eraldaketa ahalbidetuz.

Ekitaldia ekainaren 20an
Ekainaren 20an izendapen honen aurkezpen ekitaldi publiko bat egingo, arratsaldeko 18:00etan Nafarroako Museoan. Bertan, Ana Herrera Kultura, Kirol eta Gaztedi kontseilariak, Julio Soto bertsolariak eta Nafarroako egungo txapeldunak, Alfredo Asiain irakasleak eta  ahozkotasunean adituak eta Gontzal Agote Nafarroako Bertsozale Elkarteko ordezkariak hartuko dute parte. Ekitaldia irekia da eta hura bukatzean bertso saio bat izango da Nafarroako Museoko atarian.

2011n hasitako prozesua
2011ko martxoaren 25ean Nafarroako Parlamentuak, aho batez, Gobernuari  eskatu zion ertsolaritza Kultur Intereseko Ondasun izendatzeko prozesua has zezan eskatu zion, ondare materiagabe gisa. 2005ean Nafarroak indarrean jarri zuen Kultur Ondarearen legea zegoen izendapen eskaera horren muinean.

Hainbat pausoren ondoren, 2017an Nafarroako Bertsozale Elkarteak izendapenerako eskaera ofiziala egin zuen, bertsolaritzak herrialdean izan dituen eta dituen presentzia eta garrantzia biltzen zituen txosten xehea aurkeztuta. Bertan, besteak beste, bertsolaritzaren alderdi historiko eta etnografikoak, errotze maila eta komunitatearen parte-hartzea, bilakaera eta transmisio lana bildu zituen Elkarteak. Dokumentazio hori guztia aztertu ondoren, iazko irailean Nafarroako Gobernuak bertsolaritza Nafarroako Kultur Intereseko Ondare izendatuko zuela jakinarazi zuen, horretarako behar diren baldintza guztiak betetzen baititu. Azkenik, gaur etorri da Gobernuaren izendapen ofiziala.

Ondare materiagabearen arloan Nafarroak onartuko seigarren Kultur Intereseko Ondasun izendapena da bertsolaritzarena. Aurretik, Lantzeko inauteriek, Ituren eta Zubietako inauteriek, Hiru Behien Zergak, Luzaideko Bolantek eta Cortesko makil dantzak jasoa dute herrialdean ondare materiagabeak jaso dezakeen babes mailarik gorena.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu