Bertsolaritza Kultur Intereseko Ondasun 2018-06-22

Bertsolaritza, guztien kultur ondasun Nafarroan

Bertsolaritza Kultur Intereseko Ondasun izendatu du Nafarroako Gobernuak eta atzo egin zuten aurkezpen ekitaldia Iruñean, Nafarroako Museoan. Ana Herrera Kultura, Kirola eta Gazteria kontseilariak, Julio Soto bertsolariak, Alfredo Asiain ikertzaileak eta Gontzal Agote Nafarroako Bertsozale Elkarteko ordezkariak hartu zuten parte ekitaldian.

Era berean, han izan ziren, besteak beste, Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Aritz Zerain Bertsozale Elkarteko koordinatzailea eta Maialen Lujanbio txapelduna eta lehendaritza taldeko kidea ere.

Ondoren, Julio Sotok eta Xabier Terrerosek saio labur bat egin zuten museo atarian. Lehendabiziko aldia da kultur disziplina honek maila instituzional horretako aitortza jasotzen duena gobernu baten partetik.

Nafarroako Gobernua: "Ororen gainetik, bertsolaritza nafar guztion ondasuna da"
Ana Herrera gobernu ordezkariak azpimarratu zuen bertsolaritza nafar guztien ondasuna dela. Alfredo Asian ikerlariak bertsolaritzaren garrantzia azpimarratu zuen sormen psikodinamika aldetik eta baita tradizio aldetik ere.

Izendapen hau Nafarroako Bertsozale Elkartearen ekimenetik etorri da eta Gontzal Agotek azpimarratu zuen bertsolaritzari egindako aitortza eta uste du lagungarri izango dela Nafarroa osoan bertsolaritzaren osasuna prestigioa indartzen jarraitzeko.

Bertsoa zubi
Julio Soto bertsolaria ere pozik zen Kultur Intereseko Ondasun izendapenarekin. Bertsolari ikuspegitik, Sotoren ustez bertsolarien jardunari egindako aitortza ere bada Nafarroako gobernuaren erabakia. Horrez gaindi, bertsoak Nafarroan hizkuntza eremuan zubiak eraikitzeko ahalmena defendatu du Nafarroako txapeldunak, beste zenbaitzuen diskurtsoaren aurrean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza