"Bertsolaritza Genero Ikuspegitik" jardunaldiak 2018-07-02

Karine Etxeberri: "Espazio anitz zituzten emazteek sortzeko"

Orain dela hiru urte aurkeztu zuen bertsolaritzaren feminizazioa aztertzen duen ikerketa, batez ere Baxenafarroan, Lapurdin eta Nafarroan kokatua. Iruñeko hitzaldian nagusiki bilakaera historikoa azaldu zuen: emakumeek bertsolaritzan izan duten presentzia eta mugimendu soziala bera nola antolatua den; plazei eta bertso-eskolei begira, funtzio ezberdinetan ze bereizketa sexual egiten den.

 Karine Etxeberrik hitzaldi mamitsua eskaini zuen Iruñean, Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako "Bertsolaritza Genero Ikuspegitik" jardunaldietan. Duela hiru urte osatutako ikerketa bat ardatz hartuta, bertsolaritzaren feminizazioaz aritu zen.

 Bilakaera historikoa

 Azterketa hura Baxenafarroan, Lapurdin eta Nafarroan kokatua zegoen eta bereziki ibilbideak izan zituen aztergai. Iruñeko hitzaldian, hala ere, bilakaera historikoa hartu zuen mintzagai eta bertsolaritzan emakumeek izan duten presentziaz aritu zen. Eta bertsolaritzaren mugimenduan, plazetan, bertso-eskoletan eta funtzio ezberdinetan egiten den bereizketa sexuala ere aztertu zuen.

 Bi adibide historiko

 Emakumeek bertsolaritzan izan duten presentzia ez baita beti berdina izan. Karine Etxeberrik XIX mendeko bi bertsolari hartu zituen adibidetzat: Mariana Etxegarai eta Mariane Hargain. Lore-Jokoetan ere bertsotan aritzera iritsi ziren.

 Bi kasu hauetatik abiatuta, emakumeak bertsotan aritzen ziren gune bat baino gehiago zeudela azaldu zuen: dendarien etxeak, konbentuak eta lantegiak esate baterako.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu