"Bertsolaritza Genero Ikuspegitik" jardunaldiak 2018-07-02

Elixabete Perez: "Joxepa Anttoni Aranberrik gizartea antolatzeko modu bat auzitan jartzen du"

Joxepa Anttoni Aranberri "Xenpelar" bertsolariaren inguruan ikerketan aritu izan da azken urteotan. Bertsolaritzari egozten zaizkion topiko batzuk apurtzen dituelakoan dago, kaletarra eta fabrikako langilea izateaz gain fabrikan bertan ere kantatzen baitu. Ikerketan oraindik bide ederra egin daitekeela azaldu du.

 Urteak dira Elixabete Perez bertsolaritzaren inguruan ikerketan hasi zela. Joxepa Anttoni Aranberri "Xenpelar" bertsolaria aztergai hartu eta lan ederra osatu du. Lan hori ardatz hartuta osatu zuen "Bertsolaritza Genero Ikuspegitik" jardunaldietako hitzaldia.

 Topikoak hausten dituen bertsolaria

Joxepa Anttoni Aranberri "Xenpelar"-ek bertsolaritzari egozten zaizkion topiko batzuk hausten dituelakoan dago Elixabete Perez. Joxepa Anttoni Aranberri "Xenpelar" ez baitzen ez baserritarra, ez nekazaritza girokoa eta ezta ezjakina ere. Kalekoa zen, fabrikako langilea eta fabrikan bertan aritzen zen bertsotan. Horrez gain, neskazaharren aldeko bertsoak jarri izan zituen, eta horiekin gizartea antolatzeko modu bat auzitan jarri zuelakoan dago, emakumeen ohiko rolekin apurtu baitzuen. Bere iritziz ezin da esan bertsolari feminista zenik, baina gaur egungo ikuspegiarekin aztertuta ikuspegi feminista baten sendogarri izan zitekeelakoan dago.

 Ikerketan bide luzea egiteko

 Azken urteotan emakume bertsolarien inguruko ikerketak ugaritu badira ere, oraindik bide luzea egin beharko delakoan dago Elixabete Perez. Esate baterako, Joxepa Anttoni Aranberri "Xenpelar" bertsolariaren inguruko lana argitaratu zuten arte ez zegoen emakume bertsolari baten inguruko lan monografikorik.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa