"Bertsolaritza Genero Ikuspegitik" jardunaldiak 2018-07-03
Edukiz betetako hitzaldia eskaini zuen UEUko "Bertsolaritza Genero Ikuspegitik" jardunaldietan Maialen Lujanbiok. Bertsolaritzan azken urteotan gertatzen ari diren aldaketak eta aldaketa horiek sortu duten lurrikara abiapuntutzat hartuta, azterketa sakon eta xehea egin zuen hernaniarrak.
90eko hamarkadako aldaketekin parekotasunak
Hasteko, gaur egun dirkurtso feministarekin eta emakume bertsolariekin gertatzen ari den "lurrikaratxoa" 90eko hamarkadan belaunaldi berri bat bertsogintzan txertatzeak sortu zuen "dardarizoarekin" parekatu zuen. Noski, ezberdintasunak ere ikusten ditu bi gertaeren artean, emakumetasunari edo generoari dagozkion pertzepzioetan ezberdinak baitira bi garaiak. Baina antzeko ezaugarriak ere ikusten ditu.
Bertsolaritzaren ekosistema
Ondoren, bertsolaritzaren ekosistemaren gaur egungo egoerari ere begirada zabal bat eskaini zion. Gertatzen ari diren aldaketen aurrean gizonezko bertsolariak eta audientziak nola ikusten dituen azaldu zuen. Eta, bukatzeko, emakume bertsolarien sareari ere begiratu zion: mugimendu potentea izanik, aurrera begirako zenbait gako eman zituen.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28