"Bertsolaritza Genero Ikuspegitik" Jardunaldiak 2018-07-03

Uxue Alberdi: "Egiturari erreparatzen eta neurri zehatzak hartzen hasi behar dugu"

10 emakume bertsolariri galdera bikoitz bat egin die Uxue Alberdik: "emakume bertsolari bezala, zuri buruz egiten diren kanpo irakurketek eragin al dizute? Eta eragin badizute, nola eragin dizute bertsoa sortzerako orduan?" Jasotako erantzunak oinarri hartuta egin zuen hitzaldia Iruñean, eta gizartearen egiturak orokorrean eta bertsolaritzaren egitural partikularki duen pisua nabarmendu zuen.

 Askoren barruak mugitu zituen Uxue Alberdik "Bertsolaritza Genero Ikuspegitik" jardunaldietan, Iruñean. Emakume bertsolarien testigantzak abiapuntutzat hartuta osatu zuen bere jarduna.

 10 testigantza oinarrian

 10 emakume bertsolariri galdera bikoitz bat egin zien Uxue Alberdik: "emakume bertsolari bezala, zuri buruz egiten diren kanpo irakurketek eragin al dizute? Eta eragin badizute, nola eragin dizute bertsoa sortzerako orduan". Galdera hauen helburua honako hau zela azaldu digu Uxue Alberdik: gizartearen egiturak orokorrean, eta bertsolaritzaren egiturak partikularki, ea emakume sortzailea mugatzen ote duen bere jarduna egin ahal izateko, eta mugatzen badu, nola mugatzen duen.

 Mugatze mota ugari

 Jasotako testigantzak oinarri hartuta, mugatze mota bat baino gehiago antzeman zituen Uxue Alberdik. Mugatze mota horiek sailkatuta osatu zuen hitzaldia. Sailkapen irekia erabili zuen, testigantza askotan mugatze mota bat baino gehiago antzeman baitaitezke.

 Agentzia eta egitura

 Azken aldian bertsogintzan ari diren emakumeek askotan entzun behar izan duten baieztapen batek sortutako kezkatik abiatu zen Uxue Alberdi ikerketa honetan: ez kexatzeko, ez biktimizatzeko eta egitura ez kritikatzeko, egiteko baizik. Agentzia hartzeko, alegia. Baina baieztapen hauek erakusten dutena da egiturak pisu ikaragarria daukala emakume bertsolarien sorkuntzan, mugatze mota asko jasan behar izaten dituztela eguneroko sormen lana egin ahal izateko. Eta beraz, egitea garrantzitsua bada ere, inguruan kide asko ikusten ditu egin eta egin eta egin, ikuspegi ezberdin askotatik eta diziplina askotan. Baina egiturari ere erreparatu egin behar zaiola azpimarratu zuen hitzaldian Uxue Alberdik: neurri zehatzak hartu behar direla bertsolaritza askeago eta berdinzaleago bat nahi baldin bada behintzat.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu