"Bertsolaritza Genero Ikuspegitik" jardunaldiak 2018-07-04

Oihana Iguaran: "Gure hitzetan pentsatu beharko genuke titularrei eskatzen diegun zehaztasun berarekin"

Emakume bertsolarien garaipenak hedabideetan nola islatzen diren aztertu nahi bazuen ere, oinarrietara jo eta plazan ere emakumeen errepresentazioa nolakoa izan den aztertu zuen Oihana Iguaranek.

 Hitzaldi mamitsua eskaini zuen Oihana Iguaranek UEUk antolatutako "Bertsolaritza Genero Ikuspegitik" jardunaldietan, Iruñeko Katakraken. Emakume bertsolarien garaipenak hedabideetan nola errepresentatu diren aztertu nahi bazuen ere, oinarritik abiatu zuen bere azterketa.

 Emakumeen errepresentazioa plazan

  Oihana Iguaranek azaldu digunez, emakume txapeldun horietara iritsi aurretik ere plazan material handia zegoela konturatu zen, eta hor abiatu zuen azterketa. Eta nabarmen ikusi zuen hedabideetara iristen diren emakume horiek aurretik zailtasun asko pasa behar izaten dituztela. Bertsolaritzak berak, gainera, komunikatzeko tresna eta bide bezala, emakumea errepresentatzeko garaian hutsune batzuk izan dituela azpimarratu nahi izan zuen.

 Ezberdintasun handiak titularretan

 Behin oinarri hori azalduta, hedabideetan emakume bertsolarien garaipenak nola irudikatu diren aztertu zuen Oihana Iguaranek. Aldaketa nabarmenak ikusi zituen titularretatik hasita. Maialen Lujanbiok 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuenean, "dama", "erregina" eta antzeko izenondoak aurkitu zituen. Eta 2013an Amets Arzallusek txapela jantzi zuenean, Maialen Lujanbiok ez irabazi izana bera azpimarratu zen, "destronatu", "galdu" eta antzeko aditzekin.

 Dena den, Oihana Iguaranek aldea nabaritu du Maialen Lujanbioren 2009ko txapeletik 2017kora: generoa ez dela hainbeste azpimarratu iruditu zaio.

 Hitzetan arreta jarri beharra

 Aurrera begira nondik eragina ikusten du Oihana Iguaranek. Adibidez, azken urteetan hedabide ofizialez gain bestelako tresna batzuk ere erabiltzen dira diskurtsoak egiteko. Eta, beste alde batetik, bertsoak berak beste pisu bat hartu du hedabide ofizialetan, bai txapelketan eta baita egunerokotasunean ere. Beraz bertsolariek darabiltzaten hitzak ondo pentsatu beharko lituzketela uste du Oihana Iguaranek.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu