"Bertsolaritza Genero Ikuspegitik" jardunaldiak 2018-07-05

Maite Berriozabal: "Bide konpartituak bilatzen jarraitu beharko dugu etorkizunean"

Bertsolari Txapelketa Nagusiko gai-jartzaile taldean izandako esperientziatik abiatuta, gai-jartzailetzan genero ikuspegia txertatzeko egiten ari diren lanaren berri eman zuen Maite Berriozabalek Iruñeko jardunaldietan. Azkeneko Bertsolari Txapelketa Nagusia "mugarri" izan zelakoan dago.

 Esperientzia handiko gai-jartzailea da Maite Berriozabal. Bertsolari Txapelketa Nagusiko gai-jartzaile taldean izandako esperientziatik abiatuta gai-jartzailetzan genero ikuspegia txertatzeko lana zertan den azaldu zuen UEUk antolatutako "Bertsolaritza Genero Ikuspegitik" jardunaldietan.

 Txapelketa adibide moduan

 Lan konplexua da gai-jartzaileena, taldean egina eta gai bakoitzaren atzean buelta asko dauzkana. Genero ikuspegian kokatu zuen bere azalpena Maite Berriozabalek eta egindakoaz eta egiteko dagoenaz aritu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusia adibidetzat harturik, jarritako gai batzuen analisia egin zuen hitzaldian. "Adibide batzuk aukeratu ditut, gai horien prozesuak berak nola adierazten duen zenbat buelta ematen dizkiogun gai-jartzaileok gerora hiru lerrotan azaleratzen dugun horri ikusteko".

 Mugarri bat

 Bere iritziz, azkeneko Bertsolari Txapelketa Nagusia "mugarri" bat izan da. "Bertso munduan emakume askok eta gizonezko batzuk egindako lana plazaratzeko espazioa izan da txapelketa eta espazio hori ahalbidetu dute gaiek beraiek ere. Gaien bitartez sortu genitzake errealitate berriak. Beti dago zabaltasunaren komodina: "nik gai zabal bat jarriko dut eta iraultza egin nahi baduzu egin ezazu zuk". Horretaz harago, ofizioetan eta bestelako gaitegi zehatzago batzuetan, uste dut ari garela apustua egiten bestelako errealitate batzuei ahotsa emateko, ikusgarritasunean irabazteko, aniztasunean ekiteko... Hau da orain arte egin dena eta pila bat daukagu egiteko".

 Gai-jartzaileen eta bertsolarien ardura

Maite Berriozabalen iritziz, egiteko dagoen bide horretan ardura gai-jartzaileek eta bertsolariek, denek daukate. "Gaur aritu gara bertsolariaren eta gai-jartzailearen erantzukizunari buruz; noraino hartu behar dugun guk iraultzaren bandera edo aurrerapausuaren bandera, zenbat dagokion bertsolariari... Bide konpartituak bilatzen jarraitu beharko dugu etorkizunean".

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa