Udazkenean jokatuko da 2018-07-12
Gazteen plazaratzea helburu
Azken urteotan gazte ugarik landu dute bertsolaritza bertso-eskoletan. Gazte horietako asko ez dira banakako txapelketetarako jauzia ematera ausartzen, baina, taldearen babesean, aurtengoan oholtzara erakarri nahi izan dira.
Bi urte barru banakakoa
Orain dela bi urteko Xapelketak egin zuen 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusirako Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsolari ordezkariak hautatzeko galbahe-lana. Hemendik bi urteko Xapelketak lan hori ere izango duenez, berriz ere banakako formatura itzuliko da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa 2020an.
Taldekako formatua denean hedatuta
Taldekako Xilabarekin taldekako lagunarteko txapelketa formatoak erabateko hedapena hartu du egungo bertsolaritzan, buruz buruko txapelketaren osagarri gisa, bere egiteko eta funtzio propioarekin.
80. hamarkadan hasi zen formatu hau indarra hartzen. Urteko askotako etenaren ondotik, 1999an Gipuzkoako Herriartekoa etorri zen, finalean 2.000 lagun bildu zituena.
Pasa den hamarkadan hasita, Arabako Kuadrilla artekoa eta Nafarroako Bardoak sendotu dira, oso parte hartze zabalarekin eta buruz buruko txapelketaren osagarri gisa planteatuta. 2017an, Gipuzkoa eta Bizkaia sartu ziren dinamika horretan eta 2018an Taldekako Xilabak borobilduko du dinamika hori.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24