Pello Errotaren Heriotzaren mendeurrena 2018-09-19

Pello Errota Sariketa, bertso sariketa berria Tolosaldean

Pello Errota Sariketa, bertso sariketa berria Tolosaldean
25 urtetik gorako hamabi bertsolarik hartuko dute parte. Bi kanporaketa eta finala izango ditu.

Pello Errota hil zeneko mendeurreneko ekitaldiak ospatzen ari dira aurten Asteasun eta datorren urtean ere izango dute jarraipena, 2019an beteko baitira 100 urte Pello Elizegi bertsolari ezaguna hil zela. 

Ekimen horietako bat Pello Errota bertso sariketa berria izango da. Euskal Herri mailako parte hartzea du eta 25 urtetik gorako bertsolarei zuzenduta dago. 12 bertsolarik kantatuko dute eta bi kanporaketa eta finala izango ditu. Finalean lau izango dira, kanporaketa bakoitzeko bi lehenbizikoak.

Bertso onenaren Mikaela Elizegi saria
Sariketa honek bertso onenaren Mikaela Elizegi saria ere izango du, bere omenez. Mikaela Elizegi (Pello Errotaren alaba) ere bertsolaria izan zen, plazan jarduteko aukerarik izan ez bazuen ere. 1957an hil zen eta eta berari zor zaio, beste beste, Auspoa saileko Pello Errotaren bizitza liburua.


Bi kanporaketa eta finala

Irailak 28, ostirala, Zizurkilen
Beñat Lizaso, Arrate Illaro, Xumai Murua, Itsaso Paia, Beñat Iguaran eta Asier Azpiroz. Gai-jartzailea: Imanol Artola. 22:00etan, Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean.

Urriak 5, ostirala, Anoetan
Eneko Lazkoz, Eneritz Artetxe, Unai Gaztelumendi, Aimar Karrika, Oihana Bartra eta Txomin Azpiroz. Gai-jartzailea: Imanol Artola. 22:00etan, Anoetako Mikelasagasti auditorioan.

Finala: urriak 20, larunbata, Asteasun
Kanporaketa bakoitzeko lehen bi sailkatuak kantatuko dute. 21:00etan, Iturri-ondo jatetxean, Gai-jartzailea: Iker Iriarte. Urriaren 18ra arte bertso afarirako txartelak 20 euroan egongo dira. salgai, Iturri-ondo jatetxean bertan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu