Bertsoa, antzerkia, kantua eta literatura 2018-11-20

'Ahots baten' sormen egonaldian izena ematea zabalik

'Ahots baten' sormen egonaldian izena ematea zabalik
Bertsoa, kantua, antzerkia eta literatura biltzen ditu Ahots baten sormen egonaldiak. Euskarazko ahots sorkuntzan dabiltzan gazteak elkarri, beren artean harreman sareak egin eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz dihardu proiektuak.

Bertsoa, kantua, antzerkia eta literatura biltzen dituen Ahots baten sormen egonaldian izena emateko epea zabaldu da. 1998 eta 2002 urte bitartean jaiotako gazteei dago zuzenduta deialdia eta abenduaren 2 arte egongo da zabalik.

Abenduaren 26tik 30era
Aurreko urteetan izandako datei eutsiz, abenduaren 26tik 30era egingo da egonaldia. Aurtengoan, Aubixako aterpetxean, Elgoibarren (Gipuzkoa), elkartuko dira gazte sortzaileak.

Egun bakoitzean diziplina batekin esperimentatuko dute: lehen egunean antzerkia landuko dugu; bigarrenean, literatura; hirugarren jardunaldian kantua; eta azken egunean, bertsolaritza.

Horiek lantzeko egun bakoitzean gaian aditu den norbait etorriko da Aubixara: besteak beste, Oier Guillan antzezlea, Danele Sarriugarte idazlea edota Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi bertsolariak.

Mintzola Ahozko Lantegiak, beste eragileekin lankidetzan
Ekimen hau euskarazko ahots sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko, beren artean harreman sareak egiteko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz sortu zen. Mintzola Ahozko Lantegiak antolatzen du, Ikastolen Elkartearekin, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin, Euskal Kantuzaleen Elkartearekin, Bertsozale Elkartearekin eta ipuingintzari loturiko zenbait eragilerekin elkarlanean.

Jada hiru urtez egin da egonaldia eta emaitzarekin gustura geratu izan dira bai izena emandako gazteak, begiraleak zein parte hartu duten adituak; asko harrituta ere bai gazteen talentuarekin.

Izena emateko, sarean edo telefonoz
Ahots baten sormen egonaldian izena emateko bete eskaera orria webgune honetan edo deitu 943 693 870 zenbakira.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu