None 2018-11-22

Sorta irabazlea. 'Sex-usariyuak'. Haritz Mujika.

Izenburua: Sex-usariyuak
Egilea: Haritz Mujika
Doinua: Esnesaltzailearena


1.
"Kaixo senar maitia,
aurren aurrenian, (bis)
nahiz lehen erritan hasten
nintzan geyenian.
Faltan botatzen zaittut
faltan zaudenian,
ta preokupaziyo bat
badet barrenian:
Zer moduz bizi da bat
hil ondorenian?"


2.
"Baietz ehun urte bizi!
Zure apustua. (bis)
Ondo diferentia
izan zan juzkua.
Gorputza geldittu zen
animaz hustua,
sustuan soilik etzan
geratu sustua.
Nahi ordurako etzait
pasa disgustua."


3.
“Ta behin pasa ostian
tristura ta miñak, (bis)
berriz ere hartu nau
bizitzeko griñak.
Nahiz ta orain kontuak
ez diran berdiñak…
Berpizten naute lehengo
une atsegiñak,
mantapian gordeta
zurekin egiñak.”


4.
"Estreinekoz jartzian
alkarri begira (bis)
sobran gendun asmua,
naya ta desira.
Laztan batek bestiai
emanaz segira,
izugarriya etzan
izan baña tira,
gero okerraguak
ere izan dira."


5.
"Gela xahar bat, paretan,
gurutze ta guzi (bis)
Lehenbiziko aldi hark
iraun zuen gutxi.
Gero isiltasuna
izan zan nagusi
ta nahiz biyok begira
geratu Jesusi
gaizki sentiarazten
ez geniyon utzi."


6.
"Izan'e fedia zan
gauza seriyua (bis)
Jauna danean dago
komentariyua.
Gure egin genuen
sex-usariyua:
zure bihatz artian
nere jariyua
ta nereen artian
errosariyua."


7.
"Ai ikusi bagintu
gure ama difuntak (bis)
igurtzitzen alkarren
gorputzaren juntak!
Ohi gañeko lanparak
nolako kulunkak
arnas hotsak bihurtu
artian zurrunkak.
Oroitzian gogortzen
zaizkit titi puntak..."


8.
“Zenbat beroaldi ta
zenbat kalentura… (bis)
Hura dena buruak
nola atzendu ba?
Nahiz bizitza hurbiltzen
ari abendura,
gorputza iristen zen
irakin puntura.
Nolanahikua ezta
izan abentura.”


9.
"Ta eguna moztian
ze gau oparuak. (bis)
Bizi-poza ematen
zidan azaruak.
Ta nahiz pasa urtiak,
erre urtaruak
beti hobiak ziran
zetozen aruak.
Sexu grinik etzigun
kendu zahartzaruak."


10.
"Nahiz sasoya dan beheruntz
doan ur-lasterra (bis)
zahartzian hartu degu
sorpresa ederra.
Sexua gaztea da
esaldi okerra.
Guri hark eman zigun
gatza ta piperra,
plazerrak dardara ta
dardarak plazerra."


11.
"Bi astez behin egitiak
bazuen graziya. (bis)
Hori zen mantentzeko
gure jinasiya.
Behin hasita gero’re
dohai eskasiya,
hau izaten zan beti
gure fantasiya:
batera bukatzia
batera hasiya."


12.
“Kuarto barruan egin
genuen gaupasik, (bis)
festako etzan hura
bezelako plazik.
Danak goguan ditut
Jainkuari grazik
Nahiz bi urte badiran
juan ziñala kasik,
geroztik etzait hola
mudatu arnasik.”


13.
“Halare naiz sasoyan
dagon aguria: (bis)
pentsamenduz lizuna,
haragiz guria.
Ta hau da egiya, ez naiz
persona zuria:
Harreman aberatsa
nahiz izan guria,
etzenidan betiko
kendu azkuria.”


14.
“Beraz, nola asetu
horren egarriya (bis)
gorputza banun gerra
eskian jarriya?
Zera, zerekin ote
ordezkagarriya?
Ezpazan’e zu bezain
erakargarriya,
bihar nuen zerbatte
kontsolagarriya.”


15.
“Denda bat bixitatu
nuen, alajaña, (bis)
ta aukeran zauden milla
forma ta tamaña.
Rosa bat hartu nuen
luzeraz ertaña.
Beraz, iguala ezta
antza badu baña…
Baliyo dit gorputza
alaitzeko aña.”


16.
“Erosi nuanetik
gañian ze zama… (bis)
Aitortuta ze pake
sentitzen dedana.
Ta behin repasatuta
biyon iragana,
lasai utziko zattut
berriro, laztana.
Espero det zeozer
mugittu izana.”

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri