Mintzola Ahozko Lantegiaren eskutik 2018-11-29

Bertsolaritzari buruzko bost ikerlan Mintzola Mintegian

Antxoka Agirrek, Beñat Muguruzak, Ane Labakak, Harkaitz Zubirik eta Luzia Alberrok gai desberdinei buruzko azterlanak plazaratu zituzten Mintzola Mintegian.

Bertsolaritzaren inguruko hainbat ikerketa abian dira eta horietako bost aurkeztu dira aurtengo Mintzola Mintegian, Amasa-Villabonako Subijana etxean egin zen ekitaldian. Ane Labaka, Antxoka Agirre, Beñat Muguruza, Harkaitz Zubiri eta Luzia Alberro ikerlariek aurkeztu zituzten beren lanak.

Antxoka Agirrek kazetari eta unibertsitateko irakasleak bertsolaritzak hasieratik hedabideetan egin duen bidea aztertzen ari da eta orain artekoaren aurrerapena eskaini zuen.

Luzia Alberro historialariak Gipuzkoan 1830-1936 urteetan nozitutako aldaketak nola bizi izan zituen ikertu du, bertso-paperak oinarri hartuta.

Harkaitz Zubiri ikerlariak, bertsozaletasunaren ikerketa soziologikotik abiatuta, bertsolaritzak kultura sortzeko eredu eraginkorrago baten bila eman dituen urratsak aletuko ditu

Ane Labakak 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko umorea izan zuen aztergai, genero-ikuspegitik.

Beñat Muguruzak hitanoa bertsotan du gaia eta 2017ko Txapelketan kokatu zuen bere ikerlana.


Ikerketaren garrantzia eta ekarpena
Mintzola Ahozko Lantegiak eta EHUko Mikel Laboa Katedrak lankidetzan bultzatu dituzte Mintegi honetan aurkeztu diren ikerketetako batzuk eta abian diren beste hainbat ere bai. Jone Miren Hernandezek, Mikel Laboa Katedraren izenean, eta Beñat Gaztelumendik, Mintzola Ahozko Lantegiaren izenean, ikerketaren garrantzia azpirratu dute eta Mintzola Mintegian aurkeztu direnen ekarpena nabarmendu.


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu