Mintzola Ahozko Lantegiak eta Etxepare Euskal Institutuak 2018-12-05

What is Bertsolaritza? Bertsolaritza nazioartean aurkezteko ikus-entzunezkoa

Bertsolaritza eta bertsogintzari buruzko oinarrizko ikuspegi zabala ematen du 20 minututan. Ingelesez ematen dira azalpenak eta azpitituluak ditu euskaraz, frantsesez zein gazteleraz.

Bertsolaritza nazioartean azaltzeko eta hobeto ulertzeko 'What is Bertsolaritza?' ikus-entzunezkoa landu dute Mintzola Ahozko Lantegiak eta Etxepare Euskal Institutuak. Bertsolaritza eta bertsogintzari buruzko oinarrizko ikuspegi zabala ematen du 20 minututan. Ingelesez ematen dira azalpenak eta azpitituluak ditu euskaraz, frantsesez zein gazteleraz.

Bertsolaritzaren jatorri eta testuingurutik hasita, eta Bertsolari Txapelketa Nagusia aitzakia hartuta, kantu inprobisatuaren deskribapena egiten da. Modu erakargarri eta argian bertsoaren sormen prozesua ere azaltzen da.

 

Etxepare Euskal Institutuak eta Mintzola Ahozko Lantegiak elkarlanean garatutako ekoizpena da, Laboral Kutxaren babesarekin. Atzo aurkeztu zuten lana eta Donostiako Tabakaleran, bi erankundeotako ordezkari, Eusko Jaurlaritza eta bertsolaritzako munduko kideen presentziarekin.

Aurkezpenean parte zutenak: Irene Larraza, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria; Marije Etxaniz, Laboral Kutxako komunikazio zuzendaria; Andoni Egaña, Mintzola Ahozko Lantegiko patronatu kidea; Eneritz Urkola, What is bertsolaritza? ikus-entzunezkoaren zuzendaria; eta Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.

Xabi Payak egin du gidoia eta Bertsozale Elkarteko Hedapen lan taldeak gauzatu proiektua (Felix Irazustabarrenak, Haritz Arrizabalagak, Luix Gurrutxagak, Gaizka Azkaratek, Jexux Mari Irazuk eta Jon Agirresarobek) Eneritz Urkolak gidatuta. Maddalen Arzallusek egin du bertsoaren sormen prozesuaren irudikapena eta Larraitz Ariznabarretak jarri du ahotsa. Nerea Ibarzalbak ere ere parte hartu du errimen tratamenduari buruzko grabaketetan. Frantsezesko itzulpenak Ortzi Idoatek egin ditu.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 01 2026-09-24

Txapelketako zozketetako oroitzapenak