Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018-12-11

Final parekidea eta parekatua Bizkaian

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Bilbon, zortzi finalistak eta txapela jarriko duen Ion Enbeita bertan direla. Bertsolariak gogoz, ilusioz eta lan eginda joango dira larunbateko zita handira, bertsozaleei final eder bat eskaintzeko irrikaz eta arduraz. Horixe aitortu eta azpimarratu dute prentsaurrekoan. 17:00etan hasiko da finala eta zortzi bertsolari hauek ariko dira oholtzan:


Final parekidea ez ezik parekatua ere izango da, protagonisten esanetan. Txapelerako hautagaitza zabala ikusten dute bertsolariek eurek ere eta ideia bera nabarmendu du Ion Enbeita berak ere. Aitor Bizkarra da finalista berria. Gainerakoek badakite Bizkaiko finalean kantatzea zer den eta batzuk esperientzia handia dute metatua.

Aurkezpenean bertsolariek esandakoez gain, sareko plazak finalista bakoitzaren testigantza osoagoa eskainiko du asteazkenetik ostiralera.

Asier Ibaigarrriaga Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakariak txapelketa osoan egindako lan anitza azpimarratu du eta baita bertsozaleak izan duen erantzun beroa ere.

Ohorea eta poza
Ion Enbeitak pozez hartu du Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskaintza irabazleari txapela jartzeko. Enbeitak bide luzea eta emankorra egin du bai txapelketan eta baita plazan ere. Txapelketan Euskal Herriko bost finaletan kantatu du eta Bizkaian bi aldiz izan da txapeldun.

60. urteurrena Bizkaiko lehenengo txapelketatik
Aurten 60 urte bete dira Bizkaiko lehenengo bertsolari txapelketa egin zenetik, 1958 hartan. Orduan, Areatzan jokatu zen finala. Urteurren horren harira, Bizkaiko Elkarteak Bilbon egin zuen txapelketaren aurkezpena eta hasi Bilbon hasi zen udaberriko fasea. Balentin Enbeitak jantzi zuen lehenengo txapel hura eta 60 urte beranduago Ion Enbeita semeak jarriko dio irabazleari garaikur bera.

Bertsolariek egin beharreko lanak

o Zortziko nagusian, hiruna bertso ofiziotan.
o Zortziko txikian, hiruna bertso ofiziotan.
o Hamarreko txikian, hiruna bertso ofiziotan.

o Bakarkako lana:
 - Puntua emanda, bertso bi zortziko txikian.
 - Gaia emanda, hiru bertso doinu eta neurri librean.

Buruz burukoan
o Zortziko txikian, hiruna bertso ofiziotan.
o Seiko motzean hiruna bertso ofiziotan.
o Kartzelako lana: gaia emanda hiru bertso doinu eta neurri librean.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa