Algortako bertso-eskolak antolatu du 2009-06-30

Martxan dago Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketa

Aurtengoa 9. edizioa izango da. Lanak urriaren 1era arte bidali ahal izango dira. Bi kategoria daude: helduena (19 urte edo gehiagokoak) eta gazteena (18 urtera artekoak).
 Aurten ere Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketa antolatu du Algortako bertso eskolak. Aurtengoa 9. edizioa izango da. Antolatzaileek bi kategoria bereizi dituzte: helduak (19 urtetik gorakoak) eta gazteak (18 urtera artekoak).

 Helduek gutxienez 8 bertso egin beharko dituzte eta gehienez 12. Gazteek, berriz, 6 bertso egin beharko dituzte gutxienez eta 10 gehienez. Sariak honako hauek izango dira:

 Helduentzat:
  1. saria: Txapela, 1200 euro eta garaikurra
  2. saria: 900 euro eta garaikurra
  3. saria: 600 euro eta garaikurra

 Gazteentzat:
  1. saria: txapela, 300 euro eta garaikurra
  2. saria: 150 euro eta garaikurra
  3. saria: 90 euro eta garaikurra

 Lanak bidaltzeko bi aukera daude. Posta arrunta aukeratuz gero honako hau da helbidea:

  BALENDIN ENBEITA 9. SARIA
  Algortako Bertsolari Eskola "Albe"
  138 posta kutxatila  -Torrene6  -48990 Getxo

 Lanak e-mailez ere bidali daitezke honako helbide honetara: balendinenbeita2009@gmail.com

 Sortak bidaltzeko azkeneko eguna urriaren 1a izango da. Sari-banaketa, berriz, Ahobien Gala ekitaldiaren barruan izango da, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu