Pello Errotaren Heriotzaren mendeurrena 2019-01-30

Bertso ekitaldiak Asteasun, Pello Errotaren heriotzaren mendeurrenean

Bertso ekitaldiak Asteasun, Pello Errotaren heriotzaren mendeurrenean

Igandean, otsailaren 3an, beteko da Pedro Jose Elizegi Pello Errota (1840-1919) bertsolariaren heriotzaren mendeurrena. Horren harira, Asteasuko Udala, eskualdeko Harituz bertso eskolarekin elkarlanean, hainbat ekitaldi antolatzen ari da iaztik hasita, harrera beroa izan dutenak bertsolariaren jaioterrian.

2019an ere izango dira hainbat ekitaldi eta gaur eman du Asteasuko Udalak horien berri. Lehena, astelehenean bertan izango da, Santa Eske berezia egingo dute Asteasun Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Aitor Sarriegi, Haritz Mujika, Agustin Tapia eta Lertxundi koplari direla.




Pili Legarra Asteasuko alkatea eta Aitor Atxega (Arg: Gari Otamendi)


Horretaz gain, Ane Labaka eta Beatriz Egizabalen 'Erradikalak gara' emanaldia, Bernardo Atxagaren eta Xabi Payaren hitzaldia, Pello Errotaren bertso-sortekin Eñaut Agirrek eskainiko duen emanaldia eta herriko Pello Errota ikastetxeko haurrentzat unitate didaktikoa ere izango dira egitarau zabal horren barnean.

Bestalde, 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren aurkezpena ere Asteasun izango da, eta udaberriko faseko kanporaketa saio bat ere bai.

Bertsolaria bera eta familiako kide asko
Pello Errota Asteasuko Goikoerrotan jaio zen garaiko bertsolari errefererenteetako bat izan zen, festa eta orduko txapelketa edo desafiotan kantatua Lore Jokuetan, eta irabazitakoa. Azpeitikoa izan zen sonatua. Euskal Herriko mugak ere hautsi zituen Pello Errotaren izenak. 1895ean Argentinara joan zen bertsotara, hango euskaldunek ordainduta.


Pello Errota, Otaño eta Zapiainen artean.

Otañotarren kasuan bezala, bertsolari ziren familiako kide ugari ere. Senidetan, Joan Kruz anaia eta Sabina arreba. MikaelaJoxepa-Iñaxi alabak eta Miel Anton semea ere. Eta baita Lukasia eta Bautista bilobak ere.


 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu