Arabako Bertsolari Txapelketa 2019-02-01

Beteranoak eta berriak Arabako Txapelketan

Otsailaren 9an hasiko da, 18 bertsolarik kantatuko dute edizio honetan. Hiru final laurden, bi finalaurreko eta finala izango ditu. Fase guztietan sailkapenak puntuazioaren arabera izango.

Otsailaren 9an ekingo dio Arabako Bertsolari Txapelketan Araian. 18 bertsolarik kantatuko dute edizio honetan. Hiru final laurden, bi finalaurreko eta finala izango ditu. Fase guztietan sailkapenak puntuazioaren arabera izango.

Araian, Zigoitian eta Aramaion jokatuko dira final laurdenak, Legution eta Dulantzin finalaurrekoan eta Gasteizen finala, Printzipal Antzokian.

Larunbatean egin zen aurkezpena Zalduondon eta protagonisten testigantzak bildu zituen sareko plazak, bihar zabalduko dituenak.

Hauexek izango dira Arabako Txapelketako saioak:

Otsailaren 9an, Araian, 17:30etan udaletxean

Manex Agirre Arriolabengoa
Paula Amilburu Izagarai
Iñaki Viñaspre Simon
Felipe Zelaieta Txurruka
Jon Ruiz de Pinedo Lekuona
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola

Otsailaren 16an, Zigoitian, 17:30etan kultur etxean

Oihane Perea Perez de Mendiola
Serapio Lopez Ortueta
Unai Bengoetxea Mujika
Aitor Ugarte Eriz
Aroa Arrizubieta Barredo
Irati Anda Villanueva

Otsailaren 23an, Aramaion, 17:30etan, kultur etxean

Xabi Igoa Eriz
Manu Bendala Garcia-Donas
Unai Anda Delika
Beñat Garaio Mendizabal
Peru Abarrategi Sarrionaindia
Andere Arriolabengoa Bengoa

17 eta 60 urte arteko bertsolariak
Arabako Txapelketan parte hartuko duen bertsolaririk gazteena Aitor Ugarte da, 17 urte ditu. Beteranoena, Rikardo Gonzalez de Durana, 60 urte. Gasteizko bertso-eskolako sortzailetariko bat 1982an. Aiaraldeako bertso-eskolarekin batera Arabako lehenengo bi bertso-eskolak izan ziren. Serapio Lopez, Arabako lehenengo bertso-eskolako sortzailetariko bat da ere kantuan izango da.

Berriei dagokienez, Aitor Ugarte, Aroa Arrizubieta, Beñat Garaio, Manu Bendala eta Unai Anda izango dira Arabako Txapelketan lehen aldiz parte hartuko dutenak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza