Amaia Agirre - Elkarrizketa 2019-02-07

"Konplizitatea behar dut gaur egun bertsotan gustura aritzeko"

Amaia Agirre (Amasa-Villabona, 1977) bertsolaritzan hainbat eremu landutakoa da: plazaz plazako bertsogintzaz gain, 18 urte eman ditu transmisio lanetan bertso eskoletan eta hezkuntza arautuan. Hitzetik Hortzerako lan taldean ere urteak egin zituen eta azken 10 urteotan gai-jartzaile lanetan ere badabil buru belarri.

Ertz askotako sentipenak eta gogoetak utzi ditu Agirrek. Bertsogintzan plaza dinamika lasaiagora moldatu eta inflexio puntu batean ikusten du bere burua. Berritzen, eta aldi berean iraganeko motxila eta roletatik askatu nahian, sareko plazan aitortu duenez.

Gehiago ez landu izanaren pena puntua
Sentitzen du Agirrek bere bizitza bertsolaritzaren bueltan antolatu izanak, behar bada, zenbait momentutan saturazio puntu bat ekarri ziola eta uste du horrek sorkuntza ikuspegitik ez diola gehiegi lagundu izan. Badu bide hori gehiago ez landu izanaren pena.

Estilo aldetik, bertsoaren alde estetikoa beste estimatzen du bertso hori kantatzerakoan bertsolariaren intentzionalitatea. Pertsonalki, otordu bueltakoak ditu gustukoen eta dio gaur egun konplizitatea behar duela bertsotan gustura aritzeko.

Harreman eta familia eredu aniztasunaren gaia ere presente dago Amaia Agirreren oholtzako bertsogintzan. Gai horri buruzko bere testigantza utzi du sareko plazan.

Horiek eta beste hainbat testigantza interesgarri utzi ditu gure gaurko protagonistak.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu