Arabako Bertsolari Txapelketa 2019-02-25

Xabi Igoa irabazle Aramaion eta finalaurrekoak erabakita

Xabi Igoa irabazle Aramaion eta finalaurrekoak erabakita
Martxoaren 9an eta 16an jokatuko dira finalaurrekoak, Legution eta Dulantzin.

Arabako Bertsolari Txapelketako azken final laurdena jokatu zen larunbatean Aramaion eta erabakita gelditu dira finalaurreko bi taldeak. 18 bertsolaritik 12 pasa dira azken fase honetara, denak puntuaketaren arabera.

Aramaioko sailkapena

Xabi Igoa Eriz                            237,5
Andere Arriolabengoa Bengoa     231                
Peru Abarrategi Sarrionaindia     224,5
Beñat Garaio Mendizabal            211,5
Unai Anda Delika
                       204
Manu Bendala Garcia-Donas       203

Eli Plazaola aritu aurkezle lanetan. Epaimahaian: Ekaitz Elorriaga, Iker Elexpuru eta Fernando Sopelana. Idazkari, Manex Garaios.

Finalaurrekoak Legution eta Dulantzin
Martxoaren 9an eta 16an jokatuko dira finalaurrekoak, Legution eta Dulantzin eta honela gelditu dira taldeak.

Legution, martxoaren 9an, 17:30etan kultur etxean:

Xabi Igoa Eriz
Manex Agirre Arriolabengoa
Serapio Lopez Ortueta
Aitor Ugarte Eriz
Andere Arriolabengoa Bengoa
Peru Abarrategi Sarrionaindia 

Dulantzin, martxoaren 16an, 17:30etan kultur etxean:

Iñaki Viñaspre Simon
Oihane Perea Perez de Mendiola

Paula Amilburu Izagarai
Aroa Arrizubieta Barredo
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola
Beñat Garaio Mendizabal

Finalerako sailkapena ere puntuen araberakoa izango da. Finala martxoaren 30an izango da Gasteizko Printzipal antzokian.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza