BBK Gazte Sariketa hastera 2019-03-11

Talde, eskualde eta sare kontzeptuen garrantziaren erakusgarri

Aurtengo edizioan 60 bertsolari inguru arituko dira kantuan BBK, azken urteetako antzera. Eskualde bakoitzak talde bat osatu du: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri/Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta.

Asteazkenean hasiko da Bizkaiko bertsolari gazteen 27. BBK Sariketa, Mungian. Azken urteetako legez, Bizkaiko zortzi eskualdeetako zortzi talde arituko dira kantuan, bi adin tartetan banatuta; 18 urte artekoak eta 19-25 bitartekoak.

Atzo aurkeztu zuten Bilbon, BBKko egoitzan. Aurkezpenean izan ziren Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko eragilea, Juanjo Respaldiza Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritza arduraduna, Onintza Enbeita Bizkaiko Bertsolari Txapelduna eta Ixone Zubieta BBKren ordezkaria. 

60 bertsolari kantuan
Aurtengo edizioan 60 bertsolari inguru arituko dira kantuan BBK, azken urteetako antzera. Eskualde bakoitzak talde bat osatu du: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri/Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta.

Zazpi saio, gehienak ikastetxeetan
Finala ez beste saio gehienak ikastetxeetan egiten dira (publiko orokorrarentzat ere irekiak) eta bertsolariek adin beretsuko entzuleak dituzte aurrean. Aurtengoan ere lau kanporaketa, bi finalaurreko eta finala izango ditu sariketak. Kanporaketa bakoitzeko talde irabazlea finalaurrekoetara sailkatuko da, eta finalaurreko bakoitzeko irabazlea finalera. Finala, Bilbon, apirilaren 3an, BBK salan, 18:00etan.

Denentzako saria
Talde izaera indartu eta elkarren arteko harremanak indartu nahian, aurten ere,  BBK Sariketako sari nagusia taldeko plan bat izango da. Finalistek garaikurrak jasoko dituzte, baina sari nagusia txapelketan parte hartuko duten gazte guztientzako (bertsolari, gai-jartzaile eta epaile) egun osoko plana izango da.

Horrez gain, finalaren egunean, parte hartzaile bakoitzarentzako oparitxoa ere bananduko da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza