Arabako Bertsolari Txapelketa 2019-03-20

Iñaki Viñaspre irabazle Dulantzin eta Arabako finalistak erabakita

Iñaki Viñaspre irabazle Dulantzin eta Arabako finalistak erabakita
Finalistak: Xabi Igoa, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, Peru Abarrategi eta Aroa Arrizubieta. Abarrategi eta Arrizubieta finalista berriak. Finala martxoaren 30ean, Gasteizen, Pintzipal Antzokian, 17:30etan.

Iñaki Viñaspre nagusitu zen Dulantzin Arabako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoan, 100 bertsozaleren babesean. Arantxa Sobrinok egin zituen aurkezle lanak eta honako hau izan zen sailkapena:

Iñaki Viñaspre Simon                      330,5
Oihane Perea Perez de Mendiola
       325,5
Aroa Arrizubieta Barredo                  323
Paula Amilburu Izagarai                   314
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola   304
Beñat Garaio Mendizabal                  285

Finalarenako sailkapena puntuen baitakoa da soilik aurtengoan eta irabazlea ez da zuzenean azken saiorako sailkatzen. Beraz, puntuen arabera, honako hau da Arabako Txapelketako seiko finalista:   martxoaren 30an, Gasteizko Printzipal

Xabi Igoa Eriz
Manex Agirre Arriolabengoa
Iñaki Viñaspre Simon
Oihane Perea Perez de Mendiola
Peru Abarrategi Sarrionaindia
Aroa Arrizubieta Barredo

Arrizubieta eta Abarrategi, bi finalista berri
2019ko Arabako Txapelketak bi finalista berri izango ditu Printzipaleko hitzorduan: Peru Abarrategi eta Aroa Arrizubieta. Abarrategik (Aramaio, 1997) 2013an kantatu zuen lehenengoz Arabakoan, Kuadrilla artekoan eta buruz burukoan ere pilatu du esperientzia urteotan. Hala Bedi irratiko Bertxoko esataria dihardu eta bertso udaleku eta bertso-eskolako irakaslea ere bada.

Arrizubietak (Gasteiz, 2001) lehenengo Arabako Txapelketa du eta finalerainoko bidea egin du. 2017an Euskal Herriko eskolartekoa irabazi zuen.


Finala, Gasteizen
Finala martxoaren 30ean izango da, Printzipal Antzokian, 17:30etan hasita.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza