Igandero ETB1en 2019-03-29

Arabako finala igandeko Hitzetik Hortzeran

Arabako finala igandeko Hitzetik Hortzeran
Larunbatean jokatuko da Gasteizko Printzipal antzokian 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala, eta han jasotako bertsoaldiak eta txapeldunaren hitzak eskainiko ditu igandean telebista programak.

2019ko Arabako Bertsolari Txapelketaren bitartez, Arabako bertsogintzak bertsolaritzan eta euskalgintzan urratutako bidearen eta eraikitako zubien garrantzia goraipatu nahi da: Araian zubia zeharkatzen hasi, eta bidean Zigoitia, Aramaio, Legutio eta Dulantzi igaro ondoren iritsiko da Gasteizera.

Finalean, oholtza gainean izango dira Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Oihane Perea, Peru Abarrategi eta Xabi Igoa. Oier Suarezek egingo ditu aurkezle lanak eta Marta Ugartek emango dizkie gaiak bertsolariei. Larunbatean izango da hitzordua Gasteizko Printzipal antzokian, 17:30ean.

Txapeldunarekin solasean

Arabako bertsogintzan parte-hartze esanguratsua izan duten lagunak ariko dira finalean sariak ematen. Bertsolaritzaren aldeko lan ezkutu baina handi hori egiten duten eragileen ordezkari gisa, Lierni Altuna aramaioarrak jantziko dio txapela irabazleari.

Behin txapela jantzita, txapeldunarekin izango da solasean Hitzetik Hortzera: nori eskainiko dio azken agurra? saioko zein unetan sentituko ote da erosoen?

Galdera horien erantzunak, bertso doinuz jantzita, igandean, 15:00etan, ETB1en; eta, zuzenean ikusi ezin duenak Internetez ere izango du aukera EITB Nahieranen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza