Santaixabel jaiak direla eta 2009-07-04

Bertso-jaialdia izango da gaur Usurbilen

Frontoian izango da saioa, 22:30etan. Maialen Lujanbio, Xabier Sukia, Jon Maia, Andoni Egaña, Sustrai Colina eta Amets Arzallusek kantatuko dute.
 Urtero bezala, bertso-jaialdia izango da aurten ere Usurbilen Santaixabeletan. Gaueko 22:30etan izango da saioa, frontoian. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Maialen Lujanbio
 Xabier Sukia
 Jon Maia
 Andoni Egaña
 Sustrai Colina
 Amets Arzallus

 Joxe Mari Izeta izango da gai-jartzailea.