Asteburuko bertso-agenda 2019-04-05
Apirilak 5, ostirala
Afalostean, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren finala jokatuko da Lasturko plazako tabernan. Bertsolari gazte hauek arituko dira kantuan: Maddi Aiestaran, Imanol Albizu, Uxue Alkorta, Haizea Arana, Oihana Arana, Igauri Lopetegi, Aner Peritz "Euzkitze" eta Aitor Tatiegi.
Arratsaldeko 18:30ean Arantzako eskolan Nafarroako Eskolarteko Txapelketa jokatuko da. Hamabost bertsolari gaztek hartuko dute parte: Ekain Alegre, Lide Arrieta, Beñat Astiz, Etxahun Azkarraga, Olatz Bados, Bittori Elizalde, Xabat Illarregi, Amaia Lasheras, Uxue Mesa, Enma Murillo, Iratxe Muxika, Ane Telletxea, Idurre Villanueva del Burgo, Ekiñe Zapiain eta Zuara Zaratiegi. Aurkezle lanetan Josu Sanjurjo ibiliko da, eta epaile lanetan, berriz, Saioa Mitxelena, Amaia Telletxea eta Julen Zelaieta.
Beasainen, 22:00etan, Bertso Transaioa egingo dute Igartzako jauregian, III. Trans Zikloari amaiera emateko. Kantuan, honako hauek: Uxue Alberdi, Maider Arregi, Manu Goiogana, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta German Urteaga. Gai-jartzailea Ekaitz Goikoetxea izango da.
Arratsaldeko 19:00etan bertso-poteoa hasiko da Ezkarozen Korrika dela-eta. Aimar Karrika eta Alazne Untxalo ibiliko dira kantuan Otxoa tabernatik hasita.
Korrika kulturalaren agendarekin jarraituz, Lutxanan (Barakaldo) bertso-poteoa eta bertso-afaria antolatu dituzte. Poteoan Mikel Aiartzaguenak, Ander Anakabek eta Maite Sarasolak kantatuko dute, eta afarian, berriz, Malen Amenabarrek eta Etxahun Lekuek.
Horrez gain, Plazatik Gaztetxera sariketaren finalerdia jokatuko da Elgoibarko Gaztetxean, eta lagun-arteko beste hainbat saio izango dira Trebiñun, Lazkaon, Aizarnazabalen eta Iruñean. Baita zenbat emanaldi berezi ere, Bilbon eta Laudion.
Apirilak 6, larunbata
Zaldibiako Osin Berde elkartean afalosteko bertso saioa antolatu dute, urtero bezala. Osin Berde sariaren bila joango dira Unai Anda, Ane Beloki, Markel Eizagirre, Oier Etxeberria, Andoni Mujika eta Ane Zuazubiskar.
Bilbon vermouth solasaldia eta bertso bazkaria antolatu dituzte Uxue Alberdirekin eta Onintza Enbeitarekin. Solasaldia 12:30ean izango da Andra Mari tabernan, eta bazkaria 14:30ean Abusu Ikastolan.
Beste bertso bazkari bat ere izango da Bilbon, honako hau Artxandape Ikastolan. Bertan Oihana Bartra, Jone Uria eta Xabat Galletebeitia arituko dira.
Hondarribiako Kasino Zaharrean, bazkalostean, Iraitz Mateo, Egoitz Zelaia eta Adrian Arruti arituko dira kantuan, Gazte Xaiak antolatuta.
Lizartzan bertso afaria egingo dute Txirrita elkartean, 20:30ean. Kantuan, Maialen Lujanbio eta Jon Maia.
Korrika kulturalaren baitan, bertsoari lotutako ekintzak izango dira Zestoan, Legazpin eta Gasteizen. Lekeition, berriz, "Erradikalak gara" emanaldia eskainiko dute Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek.
Apirilak 7, igandea
Bilboko Guggenheim Museoan "Bustinezko etorkizuna" emanaldia eskainiko dute 12:30ean, Loraldiaren baitan. Miren Amuriza eta Oihana Iguaran bertsolariek hartuko dute parte, Itxaro Borda eta Mursegorekin batera. Amaia Agirre arituko da gai-jartzaile lanetan.
Lasarte-Orian "Ez da kasualitatea" bertso saio musikatua antolatu dute 19:00etan Ttakunenea elkartean. Kantuan Miren Amuriza, Miren Artetxe, Alaia Martin eta Ane Labaka. Gai-jartzailea Amaia Agirre izango da.
Lazkaon "Lazkao Txiki gogoan" ekitaldia antolatu dute herriko hainbat eragileren artean. 12:30ean izango da, Lazkao Txiki zelaian.
Saioei buruzko informazio gehiago eskuragarri BDB. Bertsolaritzaren Datu Basean.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24