Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019-04-09
Udazkenean hasiko da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, eta gutxi barru abiatuko da sailkapen fasea, Gipuzkoa Bertsotan.
Maiatzaren 4tik 25era bitartean 14 saio egingo dira Gipuzkoan barrena, aldiko bi saio ordu berean, leku desberdinetan. Guztira 84 bertsolari, 15 gai jartzaile, 18 epaile eta hainbat antolatzaile arituko dira hilabetez buru-belarri. Bertsolariak bi multzotan banatuko dira eta bakoitzean 7 saio jokatuko dira. Multzo bakoitzeko puntuazio altuena duten 17 bertsolariek lortuko dute udazkenerako txartela; 34 horiei aurreko txapelketatik sailkatuta dauden 14 bertsolariak batuko zaizkie orduan.
Saroi Jauregi Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Lehendakariak adierazi duenez, jende berri askok eman du izena fase honetan, baina badira txapelketetatik apur bat urrunduta ibili ostean, berriro itzuli direnak ere. Gipuzkoako bertso mugimendua hauspotzea eta bistaratzea izango da txapelketaren helburu nagusietako bat.
Hauek dira saioen egunak eta lekuak:
Maiatzak 4
Maiatzak 5
Maiatzak 11
Maiatzak 12
Maiatzak 18
Maiatzak 19
Maiatzak 25
Informazio gehiago Gipuzkoa Bertsotan-en atarian.
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28
Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21
Jexux Mari irazu