bertsolamintza 2019-05-07

Sustrai Colina: "Politikoki zuzena botereari eusteko sortutako tresna da"

‘Politikoki zuzenaren eta transgresioaren arteko talka’ izeneko hitzaldia eskaini du Bertsolamintza jardunaldien baitan, Iruñean. Hitz egindakoaren lagin txiki bat duzue hemen.

Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean egin da Bertsolamintza jardunaldien lehenengo saioa, maiatzaren 2an. Sustrai Colinaren eta Amaia Agirreren hitzaldiek eman diete hasiera jardunaldiei -Amaia Agirreren hitzak aste honetan argitaratuko dira-.

Bertsolariak etengabe bizi duen talka bat da politikoki zuzenaren eta transgresioaren artekoa, Sustrai Colinaren hitzetan. Bere buruarekin eta inguruarekin aldiro negoziatu behar du konbentzio bat, zentzu komun bat, bere ekintza komunikatiboa arrakastatsua izan dadin.

Baina zentzu komun hori aldakorra da: “Ez da gauza bera gai bati kantatzea orain dela 15 urte, edo kantatzea gaur”, azaldu du. “Eta ez da gauza bera elkarte bateko bertso afari batean nola heltzen zaion gai bati edo Txapelketa Nagusian nola heltzen zaion”.

Politikoki zuzena, ezer ez aldatzeko

Botereari eusteko sortutako tresna gisa deskribatu du Sustrai Colinak politikoki zuzena den hori. “Tresna erretoriko disuasibo bat da, molde bat zeinen horren arabera epaituko gaituen jendeak”. Bertsotan ere eragin bera daukala dio, bertsolariak ikasi egiten baitu gai batzuen aurrean zer kantatu behar duen. “Baina zer erreproduzitzen duzu hori egiterakoan? Beti gauza bera”.

Transgresioa da horri gain hartzeko modua, baina zer da transgresore izatea? Ariketa "eskizofrenikoa" bilakatzen dela dio, transgresioa ere etengabe aldatzen baita. “Bertso afari feminista batean kanta dezakezun bertsoa zure ustez izan daiteke transgresorea, baina hor dagoen publikoarentzat ez. Eta kontrakoa, zuretzako politikoki zuzena den zerbait kantatu jaialdi klasikoan, eta jende horrentzako transgresorea izan".

Oro har, faktore horiek guztiek bertsotan egiterakoan nola eragiten duten azaldu du Sustrai Colinak.

 

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu