agenda 2019-05-09

Jarraitu bertsoaren arrastoa asteburuan

Jarraitu bertsoaren arrastoa asteburuan
Literaturia, Herri Urrats, Gipuzkoa Bertsotan, emanaldi bereziak, otorduak... eta askoz gehiago.

Ostirala

Getxon, ALBEk antolatuta, bertso afaria egingo dute Saigon Fusion jatetxe vietnamdarrean. Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga arituko dira kantuan. 

Zarautzen, Literaturiaren egitarauaren baitan, "Bertso-maskarada" egingo dute 20:00etan Modelo aretoan. Kantuan Uxue Alberdi eta Maialen Lujanbio arituko dira, Andoni Egañaren gidaritzapean. Unai Gaztelumendi eta Xabier Lizaso arduratuko dira ilustrazioaz eta musikaz. 

Saio gehiago izango dira Astigarragan, Agurainen eta Donostian. 

Larunbata

Bilbon, Santutxun, Udaberriko Bertso Saioen egitarauko saioa, 13:00etan hasita: Arkaitz Estiballes, Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio. 

Antsoainen, Euskararen Egunaren harira, bertso poteoa egingo dute eguerdian, 13:00etan hasita. Joanes Illarregi eta Alaia Martin izango dira bertan. 

Iruritan bertso afaria antolatu dute 21:00etatik aurrera, Jon Maia eta Julio Sotorekin. 

Horrez gain, Arabako Eskolartekoa jokatuko da Legution, eta Gipuzkoa Bertsotaneko saioak egingo dira Mutrikun eta Berastegin. Saio gehiago Oiartzunen, Hondarribian, Donostian, Beran, Zarautzen, Bilbon eta Eibarren. 

Igandea

Senperen, Herri Urratseko Lapurdi gunean, jaialdia antolatu dute 11:00etan: Miren Artetxe, Amets Arzallus, Gillen Hiribarren eta Alazne Untxalo izango dira bertan. 

Portugaleten balkoitik balkoirako bertso saioa egingo dute, eta ondoren herri bazkaria. Bertsolariak Kerman Diaz, Asier Galarza, Koldo Gezuraga, Paule Loizaga eta Unai Mendiburu izango dira. Asier Alcedok egingo ditu gai-jartzaile lanak. 

Gipuzkoa Bertsotaneko beste bi saio egingo dira, oraingoan Altzon eta Lezon. Bertso gehiago Usurbilen eta Durangon.

Informazio gehiago BDB Bertsolaritzaren Datu Basean. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu