bertsolaritza ikasgeletan 2019-05-14

Ia 200 bertso emanaldi egingo dira hezkuntza arautuko sarean

Ia 200 bertso emanaldi egingo dira hezkuntza arautuko sarean
26.300 ikasle baino gehiagorekin landu da ikasturte honetan bertsolaritza.

Bertsolaritzaren ikasturtea behar bezala biribiltzeko, ikasturte bukaerako bertso emanaldiak eskainiko dituzte ikasleek. 196 egingo dira guztira, ikasleek gurasoei, ikaskideei edota herriko bizilagunei ikasitakoa, eta gozatutakoa, erakusteko.

Euskararen 7 lurraldeetan, 205 herritan, 469 ikastetxetan eta 26.366 ikaslerekin landu da hitzaren jolasa, Bertsozale Elkarteko 53 irakasleren eskutik. 34 urte bete ditu bertsolaritza ikastetxeetan txertatu duen Bertsozale Elkartearen egitasmoak. Aurtengo ikasturtean, gainera, www.bertsoikasgela.eus atari berriaz gozatu ahal izan dute ikasleek, irakasleek zein ikastetxeek. Webgune horretan bertsolaritza lantzeko baliabideak esku-eskura jarri dira, egitasmoa garatzen den eskoletan.

Lurralde guztiak martxan

Araban topaketak egingo dituzte Gorbeialdean, Lautadan, Amurrion nahiz Laudion. Bizkaian ere 18 topaketa egingo dira herri edota eskualde mailan, eskualdeko bi bertsolariren parte hartze eta guzti. Bestalde, Mikel Inunziaga musikariaren laguntzarekin 50 kantaldi eskainiko dira.

Herri mailako 82 jaialdi egingo dira Gipuzkoan, eta bertsolaritza lantzen duten 13 eskola txikietan, ikasturte bukaerako eskola jaialdiaren baitan egingo zaio tartea bertso emankizunari. Nafarroan ere ikastetxe eta herri mailako 22 jaialdi egingo dituzte, eta, zenbaitetan, eskualdeko bertsolariek eta bertso eskolek ere hartuko dute parte.

Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoari dagokionez, Seaskako ikastolekin lau Bertsulari Ttiki egun ospatuko dira; ikastola bakoitzak bere emanaldia eskainiko du, Oskar Estanga musikariak eta bi bertsolarik lagunduta.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu