bertso pilota 2019-05-13

Bertsoa eta pilota, euskal diasporara gerturatzeko bide

Bertso-pilota ekimenaren bidez Kaliforniara bidaiatu dute Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal bertsolariek eta beste lau pilotarik.

Kaliforniatik itzuli berriak dira Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal, Amasako eta Zizurkilgo bertsolariak. San Frantziskon, Bakersfielden eta Chino hirian eskaini dituzte bertso-pilota saioak, bertako euskal etxeetan zehazki, Jon Urbieta eta Xabier Urbieta pilotari asteasuarrekin eta Ibon Aranalde pilotari oriotarrarekin batera. Esperientzia ederra izan dela diote, eta bizipen asko dakartzate kontatzeko.

Ezagunak dira bertso-pilota saioak Euskal Herrian: ohiko pilota partiduak dira, baina hemen botilero lanak bi bertsolarik egiten dituzte, eta atsedenaldietan partidua komentatzen dute bertso bidez.

Duela bi urte ekimen hau diasporara helarazteko ahalegina egin zen, eta Argentinara bidaiatu zuten. Oihana Iguaran ere taldean zen orduko hartan: “Horrelakoetan gertatzen den bezala, bertso-pilota partiduez gain, gero afarietan edo bestelako giroetan ere bertso saio batzuk eskaintzen ditugu”.

Bertako euskaldunekin kantuan

Hemendik joandako hainbat euskaldun eta beraien ondorengoak ezagutu dituzte hirietan, eta beso zabalik hartu dituzte pilotariak eta bertsolariak. Johnny Kurutxet bertako bertsolariarekin kantatzeko aukera ere izan dute, baita Mike Bidart abeslariarekin kantatzekoa ere.

Bertakoak une askotan “begiak gorrituta” egon zirela dio Unai Mendizabalek. “Gazte jendea ikusten dutenean beraiek gogoratzen dituzten kantuak buruz dakizkiena, bertsotan egiten duena, pilotan dabilena… beraientzako poz handi-handia da”, azaldu du Oihana Iguaranek.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu