Kultur ondarea 2019-05-14

Kultura Ondarearen Legeak bertsolaritza ere babestuko du

Kultura Ondarearen Legeak bertsolaritza ere babestuko du
Eusko Legebiltzarrak onartu duen legeak adierazpen inmaterialak ere kultur ondarearen barruan jasotzen ditu

Maiatzaren 9an Euskal Kultura Ondarearen Legea onartu zen Eusko Legebiltzarrean, babes handiarekin. Lege honek helburutzat ditu, batetik, ondasunen kudeaketa, azterketa eta kontserbazioa hobetzea, eta bestetik, kultur adierazpen tradizionalak eta ondasun industrialaren hainbat elementu babestea.

Testuak euskal kultur ondarearen barruan jasotzen ditu "erkidegoaren kultura-herentzia osatzen duten adierazpen esanguratsu guztiak", immaterialak ere bai, eta bere ardurapean hartzen ditu, hortaz, ahozko tradizioa, erritualak, eskulangintza teknikak, bertsolaritza, musika, dantza, gastronomia eta kirola, besteak beste.

Babesaren garrantzia

Aritz Zerain, Bertsozale Elkarteko Koordinatzaile Nagusia elkarrizketatu dute gaiaren harira Euskadi Irratiko Kultur Leihoa saioan. Bere hitzetan, "legez ere babestuta egotea interesgarria da, bertsolaritzarentzat eta beste ondare askorentzat". Bertsozale Elkarteak 30 urtez ondarearen babes, kontserbazio eta transmisio lan hori egiten diharduela azpimarratu du. "Gizarteari onura bat ekartzen diolako da ondarea".

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza