ikerketa soziologikoa 2019-05-21

'Jakin' aldizkariaren azken alea, bertsolaritzari eskainia

'Jakin' aldizkariaren azken alea, bertsolaritzari eskainia
Arg: Jakin
Bertsolaritzaren inguruan egindako ikerketan sakondu dute Harkaitz Zubiri, Jone Miren Hernandez, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza eta Andoni Egañarekin.

"Bertsoari neurria hartzen" izenburupean argitaratu da Jakin aldizkariaren 231. zenbakia. Bertsolaritzari eskainitako monografikoa da, Bertsozale Elkarteak eta EHUko Harkaitz Zubiri eta Xabier Aierdi soziologoek burututako bertsolaritzaren ikerketa soziologikoa abiapuntutzat daukana. Ikerketa honen emaitzek utzitako argazki orokorrean sakondu dute ale honetan.

Harkaitz Zubirik, ikerketak emandako datu esanguratsuenak laburbiltzeaz gain, bertsolaritza gizarte mugimendutzat hartzeko arrazoi nagusiak azaldu ditu. Jone Miren Hernández antropologoak generoaren atalari erreparatu dio, eta azkenik, Miren Rubio kazetariak mahai inguruan elkartu ditu Miren Amuriza, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña. Hiru belaunaldi ezberdinetako bertsolarien esperientzia pertsonalak eta hausnarketak bildu ditu bertan.

Laburpen bideoa ikusgai hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza