ikerkuntza 2019-06-03

Esleitu dira ahozko kultur sorkuntza aztertzeko ikerketa sariak

Esleitu dira ahozko kultur sorkuntza aztertzeko ikerketa sariak
Oihana Iguaranen proiektuak jaso du ikerketa kontratua, eta Jon Gurrutxagaren eta Kepa Matxainen lanek eskuratu dituzte proiektu sariak.

Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak 2.000 euroko bi proiektu sari banatu dituzte eta hiru urte gehiagoz luza daitekeen urtebeteko ikerketa kontratu bat. Azken honek UPV/EHUko Euskara eta Ikerkuntza Arloko Errektoreordetzen babesa ere badu.

Bertsoaren Agenda. Agenda Setting-ak bertsolaritzaren diskurtsoan duen eragina proiektuak eskuratu du ikerketa kontratua. Oihana Iguaranek aurkeztu du; bertso bidezko diskurtsoak zein agenda duen deskribatzea da asmoa, prestakuntza edo entrenamendu unetik jendaurreko azken bat-bateko jardueraraino ikertuz. Txapelketa eta plaza irekiko jarduna behatuko da batetik; bestetik, bertsolari eta gai-jartzaileen lanketa ezagutzeko, inkestak eta sakoneko elkarrizketak baliatuko dira.

Proiektu sariak honako hauek eskuratu dituzte: Jon Gurrutxagaren Nazio-identitatea, nazio-gatazka eta diskurtsoaren bilakaera Bertsolari Txapelketa Nagusian (2001-2017) lanarentzat izan da sarietako bat, eta Kepa Matxainen Ahozko hizkeraren balioa bertso kanonaren eraikuntzan: Xabier Amurizatik Maialen Lujanbiora (1980-2017) proiektuarentzat, bestea.

Gizarte aldaketek eta diskurtsoen bilakaerek bertsoetan nolako eragina izan duten aztertuko du Jon Gurrutxagak; bereziki, nazio identitatea eta gatazka aintzat hartuta. Bestalde, nazio gatazkaren inguruko bertsoetan genero diskurtsoak zer nolako eraldaketa izan duen aztertuko du. Kepa Matxainek bertso kanonaren eraikuntzan ahozko hizkerarekin lotutako baliabideen pisua zein den ikertu nahi du, eta, horretarako, bertso zehatzei baino gehiago erreparatu nahi dio bertsoek edukitako harrerari.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu