Transmisioa Bertsolaritzan 2019-06-06

Ikastetxeetako jaialdiak urtea borobiltzeko

Ikastetxeetako jaialdiak urtea borobiltzeko
Ikasturte amaieran 196 jaialdi egin dira euskararen 7 lurraldeetan. Formatu ezberdinetan antolatzen diren emanaldi hauen helburua ikasturtean gelan egindako lana jendeaurreratzea da. Aurten Berako Labiaga ikastolan izan da bertsoa.Zer egin duten ikusi nahi?

7 lurralde, 205 herri, 469 ikastetxe eta 26.366 ikasle

2018-2019 ikasturtean euskararen 7 lurraldeetako 205 herritan, 469 ikastetxerekin elkarlanean aritu da Bertsozale Elkartea eta 26.236 ikaslek landu dute bertsolaritza Bertsozale Elkarteko 53 irakasleren eskutik.

Bertsozale Elkarteak ikastetxeetako proiektuari ekin zionetik 33 urte igaro dira. 1985. urtean Nafarroan lehen urratsak eman zituen proiektuak eta gaur egun euskararen eremu osora zabaldu da. Bertsoaren bidez  hizkuntza, kultura,trebetasun pertsonalak eta sozialak eta musika lantzen dira ikastetxeetan.

Bertso ikasgela webgune berria

Bertsozale Elkarteak, ikastetxeetan bertsolaritza lantzen laguntzeko helburuarekin sortu du bertso ikasgela webgunea. Ikus-entzunezko materiala, albisteak etab aurki daitezke bertan.

Antzerkia, musika eta bertsoak Labiaga ikastolan

Ikasturtea agurtzeko formatu ezberdinetako emanaldiak antolatzen dira, aurten 196. Bertsoako lan taldea Berako Labiaga ikastolan izan da. Bertan lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek prestatutako eta bat-bateko saioak egin dituzte: Lehen hezkuntzako 5. mailakoek bertso antzekia, "Charlie eta txokolatezko lantegia" ; DBHko bertso eskolakoek "bertso musikatua"; Labiagako eguerdietako bertso eskolakoek "Timuti jirafaren istorioa" bertso antzerkia. Jaialdiari amaiera emateko bat-batean jardun zuten.

 

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu