Festak ospatzen ari dira 2009-07-05

Bertso-saioa izango da gaur Igeldon

Plazan izango da saioa, iluntzeko 20:30etan. Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano eta Julen Zelaietak kantatuko dute.
 Igeldoko festak ospatzen ari dira egunotan. Festetako egitarauaren barruan bertso-saioa izango da gaur plazan, iluntzeko 20:30etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Beñat Gaztelumendi
 Jon Maia
 Anjel Mari Peñagarikano
 Julen Zelaieta