bertsopaper lehiaketak 2019-06-19

Zabalik da Basarri Bertsopaper Sarira aurkezteko epea

Zabalik da Basarri Bertsopaper Sarira aurkezteko epea
Argazkia: DV artxiboa
Zarauzko Udalak lehiaketa hau antolatzen duen 35. aldia da. Uztailaren 31n amaituko da epea.

Bertsopaper zaleek gogoan duten saria da Basarri Bertsopaper Saria. Aurtengo deialdia egin berri du Zarauzko Udalak, eta uztail bukaerara arte jasoko dituzte bertso sortak. Hauek dira oinarriak:

Diru saria

Lehenengoak 1.500 euro eta txapela.

Bigarrenak 1.000 euro eta oroigarria. 

Sariak zatiezinak izango dira, eta epaimahaiak saririk ez ematea erabaki dezake, lanek behar adinako mailarik erakutsi ezean. 

Sarien diru kopuruek indarrean dagoen legediaren araberako atxikipena izango dute. 

Parte-hartzaile berak ezingo du sari bat baino gehiago eskuratu. Lortzen duen saririk handiena emango zaio. 

Sari banaketa irailean egingo da. 

Lanen ezaugarriak

Bertsopaper bakoitzak gutxienez zortzi bertso izan behar ditu. Gaia librea izango da. 

Nahi adina bertsopaper bidal ditzake bakoitzak, baina denek izan behar dute originalak, argitaragabeak eta beste inolako saririk jaso gabeak. 

Nola aurkeztu

Ordenagailuz idatzi beharko dira, orriaren alde bakarrean idatzita. Bertsotik bertsora bi lerro zuri utziko dira.

Lan bakoitzeko ale bakarra bidali behar da, izengoitiz sinatuta. Aparteko gutun-azal batean sartuko dira egilearen benetako datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta bestelako xehetasunak. Gutun-azal honen kanpoko aldean jarri behar da izengoitia. 

Lanak postaz bidali behar dira honako helbide honetara (email bidez jasotakoak ez dira onartuko):

Zarauzko Udala - Kultura Departamendua

Sanz Enea Kultur Etxea

Nafarroa kalea 22, 20800 Zarautz

Informazio gehiago 943005120 telefonora deituta, edo kultura@zarautz.eus-era idatzita. 

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu