bapatean 2018 2019-07-23

'Bapatean', aurrelan zabala duen produktua

'Bapatean 2018' alearen nondik norakoak azaldu dizkigute Xenpelar Dokumentazio Zentroko Oihana Aranburuk eta Felix Irazustabarrenak.

Dagoeneko bazkideen etxeetara iritsi da 2018ko Bapatean bertso bilduma. Oihana Aranburuk azaldu bezala, 1988an hasi zen Bertsozale Elkartea urteko plazako bertsogintzaren antologia bat egiten, eta 31. alea da aurten argitaratu den hau.

400 saiotik gora

Hedapen taldeak eta bertsozaleek grabatutako 400 bertso saiotik gora jaso eta antolatu ditu Xenpelar Dokumentazio Zentroak. Hortik hautaketa bat egin dute Bapatean-en sartzeko: guztira 54 bertso saiotako 87 bertsoaldi -600 bertso baino gehiago- izango dira entzungai eta irakurgai bilduman, PDF eta MP3 formatuetan. Horrez gain, saioaren inguruko informazioa, argazkiak eta beste hainbat datu ere eskuragai daude bertan, BDB Bertsolaritzaren Datu Basearekin loturak eginda daudelako.

Itxura berrituta

Lanku Bertso Zerbitzuek egindako maketazio eta diseinu berria dakar aurtengo aleak, eta Johaine Sarraillet bertsolari zuberotarrak idatzi du hitzaurrea.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailordetzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hizkuntza Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusiak babestu dute lana. Jende askoren emaitza da lan hau: elkarteko lantaldeaz harago, borondatez bertso saioak grabatzen aritzen direnena, eta baita bazkide gisa proiektua bideragarri egiten dutenena ere. Beraz, eskerrik asko eta gozatu! Hau zure ahaleginaren emaitza ere badelako.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri