agenda 2019-09-06
Ostirala, irailak 6
Ziburun bertso-konferentzia egingo dute klima aldaketa eta kostaldeko arriskuen inguruan. Baltsan elkartean izango da, 20:00etan, eta Xumai Muruak eta Aitor Servierrek kantatuko dute.
Urdulizen bertso-triki poteoa antolatu dute 20:00etan, Iretargiren txosnatik abiatuta. Kantuan: Ibon Ajuriagojeaskoa eta Jone Larrinaga.
Bilboko Bilbaoarten "Maitasun istorio interestelarra", zientzia-fikzio bertso saioa antolatu dute, 20:30ean. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Miren Artetxe, Oihana Bartra eta Eli Pagola. Gai jartzailea: Danele Sarriugarte.
Zarautzen 43. Lizardi sariketaren finala jokatuko da Modelo Aretoan, 22:00etan. Ion Zalduak egingo ditu aurkezle lanak, eta sei bertsolari hauek arituko dira kantuan: Jon Gurrutxaga, Aitor Bizkarra, Maider Arregi, Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena eta Unai Izagirre.
Mutrikun Galbaixotako bertso saioa antolatu dute 22:30ean, Zabiel plazan. Han izango dira Unai Agirre, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Maialen Lujanbio, Unai Belaustegiren gaiei kantuan.
Bertso gehiago Lizartzan eta Bedaion.
Larunbata, irailak 7
Lemoan bertso bazkaria antolatu dute 15:00etan, Kulturguneko plazan. Han izango dira Arkaitz Estiballes eta Jone Uria.
Artziniegan librean arituko dira 16:00etan Malen Amenabar eta Xabi Igoa.
Itsasun bertso saio berezia eskainiko dute 17:00etan, kabalkada dela-eta. Amets Arzallus eta Maddi Ane Txoperena arituko dira kantuan.
Arrate egunaren bezperako bertso afaria egingo da Arrateko Kantabria jatetxean, 21:00etan. Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbio gonbidatu dituzte. Jon Mikel Mujikak gidatuko du saioa.
Donostiako Konstituzio plazan egun osoan zehar egongo da bertsoaz gozatzeko parada. Goizean zehar librean arituko dira, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta, Unai Agirre, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze. Gauean, Euskal Jaien egitarauan, jaialdia egingo da plaza berean, 22:30ean. Kantuan: Unai Agirre, Uxue Alberdi, Miren Artetxe, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Iker Zubeldia. Gai jartzailea: Saroi Jauregi.
Igandea, irailak 8
Zigoitian, Mairuelegorretako Euskal Jaia ospatzeko, 11:00etan bertsotan arituko dira Paula Amilburu eta Iñaki Viñaspre.
Gizaburuagan libreko saioa antolatu dute eguerdian; han izango dira Xabat Galletebeitia eta Nerea Ibarzabal.
Munitibarren, Gerrikaitz auzoko plazan, bertso saioa egingo da 17:30ean Alaia Martin eta Fredi Paiarekin.
Elorrion jaietako bertso saioa antolatu dute 18:00etan, Casa Jaran jauregian. Maite Berriozabalen gaiei erantzuten arituko dira Aitor Bizkarra, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Julio Soto.
Bertso gehiago Arraten eta Alkizan.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24